BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Onenak joan zaizkigu, modu tontoenean gainera...

Selekzio Anti-Naturala

Onenak joan zaizkigu, modurik tontoenean gainera...
Karolo, Andoni eta Antxon
Karolo, Andoni eta Antxon / Aitor Salaberria

2013-10-07 / Nagore Salaberria

Selekzio Naturalaren teoriak kontrakoa dio. Indartsuenek, abilenek, azkarrenek, ederrenek, moldatzen ondoen dakitenek aurrera egingo dutela eta besteak, ahulenak edo baldarrenak, bidean geratuko direla dio Darwinen teoria hark.

Bada, gure ondotik onenak joan dira. Joan behar ez zutenak. Aukeran beste hamar bidaliko nituen hauetako bakoitzaren ordez.

Gure baitan ezagutzen ez genituen zaletasunak ernarazi zizkiguten; haien ametsak gure pasio bihurtu ziren; beti inor baino umilago, hankak lurrean ondo jarriak zituztelako, euren bizkarretan gure jolasparkeak eraiki ahal izan genituen.

Oso denbora laburrean, mendiko eskiaren hiru zutabe galdu ditugu. Haien omenez-edo, hasitako lana aurrera eramaten lagunduko dugula esaten diogu elkarri, gure ahuldade eta baldartasunean.

Onenak joan zaizkigu, modurik tontoenean.

Gure memorien eternitatean, elur malda amaigabe eta arista perfektuetan elkarrekin eskiatzen izango zarete betirako, Antxon, Karolo eta Andoni.

http://kanalak.berria.info/mendia/blogariak/223/pierra_menta_barrutik.htm

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather