base-jauzia
2013-10-08 / Alex Txikon
Atzo Bec-eko dorretik egin genuen salto Zion Flyers taldeko 6 kidek: Alex Berastegi, Juanra Nestares, Oscar Busturia, Pablo Otxoa, Bictor Gordillo eta nik neuk. 93 metrotik bota ginen paraxutarekin. Jauzia Txikon Xtreme saioan ikusi ahal izango duzue aurki.
Gaur goizean, berriz, Arabako Errioxan egin dugu jauzi bat: globo aerostatiko batek 1.600 metroraino igo gaitu eta binaka egin dugu salto handik. Orain Eskoriatzara goaz, bertako zubitik jauzi egitera. Zatoz gurekin eta ikusi!