mendi-lasterketak kilometro bertikalak
2013-10-15 / Iñigo Lariz
Anbotoko Kilometro Bertikala Euskal Herrian ditugun lasterketa bertikaletan politena eta gogorrena da niretzat. Munduko txapelketako probarekin batera izateak ez du esan nahi mailarik egon ez zenik, nahiz eta Aritz eta Ionut bezalako korrikalariei irabaztea oso zaila izan. Oier Ariznabarreta, Anartz Etxeberria, Mikel Beunza edo kanpotik etorritako korrikalarien aurka lehiatzea beti da gogorra eta gozagarria. Iaz erregulartasunari esker irabazi nuen zirkuitua, lasterketarik irabazi gabe. Aurten, ordea, zirkuituko bi lasterketa irabazi eta beste batean bigarren egitea lortu dut. Tamalgarria izan da Txindokiko proba egin ez izana. Oraindik mendiko lasterketaren bat egiteko asmoa neukan arren, bizikletan erorikoa izan dut eta atseden hartu beharrean nago. Beraz, atseden pixka bat hartu ondoren, mendi eskiko denboraldia prestatzen hasiko naiz buru belarri!