BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Mendiko lasterketako munduko kopa

Uff!

Munduko kopa... ufff!
/

Ez dut beste hitzik aurten eta batez ere pasa den igandean bizitakoa definitzeko. Munduko kopako podiumean egotea eta sailkapen orokorrean laugarren postua lortzea ezingo nuke urte hasieran inondik inora imajinatu ere egin.

Limome Sul Gardan jokatutako azken proba ikaragarria izan da: gogorra, intentsua, leku ikaragarria… baina batez ere jende bikainez inguratuta, Euskal Selekzioa, besterik gabe. Lasterketari gogor ekin nion niri gustatzen zaidan bezala, banekien malda oso gogorrak zeudela eta bukaerako jaitsierarako abantaila bila antera nintzen. Ez da makala maldan gora arnas estuka zoazela Kilian zure atzean etorri eta bera ere arnas estuka joatea. Tontorretik hiruko taldetxo bat pasa ginen arren, segituan banandu ginen. Kilianek aurrera jo zuen, hori da dantza egitea, ikusgarria benetan. Ni atzeraxeago geratu nintzen baina podiuma posible zela sinesten hasi nintzen, bi kilometro falta zirela Ionutek pasa ninduen eta lasai joateko esan zidan, inor ez zetorrela eta. Nik hala ere eta badaezpada azken kilometro laua ahalik eta azkarren egin nuen.

A zer sentsazio bikaina azken zuzengunekoa! Helmugan sartu Kilian eta Ionut zoriondu eta lehen pentsamendua: ufff ederra egin dut! Hawaiko helmugarekin batera kirol ibilbideko momenturik onena, ikaragarria, uff!!
Hau guztia ez dut bakarrik lortu, inondik inora ere: Jokin Lizeagaren entrenamenduek, Eneko Alienderen konfiantzak eta Saioaren laguntzak "hegoak " eman dizkidate. La Sportivak nigan pentsatu izanak ere indarra eman dit noski. Euskal Selekzioa ere ufff! baina honen inguruan beste batean hitz egingo dut.

Besterik gabe eskerrik asko modu batean edo bestean jarraitu nauzuenoi, GARROTE!!!

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather