BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

raidak

Luki Xtrem

Pasa den larunbatean lehiatu genuen Columbia Vidaraid taldeak antolatu zuen Luki Extreme izeneko Raida.
Luki Xtrem
Luki Xtrem / Imanol Garaizabal

Izki Natur Parkearen ondoan dagoen Antoñana herri txikia izan zen raidaren abiapuntu eta helmuga.
Columbia Raid Series ligako azken aurreko proba izan zen. 2 pertsonaz osaturiko ia 50 talde, mutilenak, neskenak eta mixtoak.

Raida 2 atalek osatzen zuten, nahiz eta lehen atalak, trekkinak amaieran barranko edo sakan jeitsiera bat izan.
Taldeen harrera, briefing-a eta azalpen denak entzun ondoren, 10:00 etan hasi zen proba. Mapa denak hartu genituen hasieran, eta trekking-ari ekin genion.

Arte eta pagoz betetako baso haietan, baliza dexente zeuden gure zain.
Aaronek eta biok, erritmo bizia jarri genuen hasieratik, basora sartzen ginen momentuan bakarrik egon, eta gure lasterketa egin nahian. Halaxe izan zen, Vinobike talde errioxarrarekin batera sartu ginen artadira, baina laister gelditu ginen bakarrik.

Baso hartan bideetatik kanpo ibiltzeko aukera zegoen, nahiz eta zuhaitzen altura txikia zela eta, ez zen urrutira ikusten. Orientatzen bikain hasi ginen, balizak bizkor aurkituz. Egia esan, kriston trekking-a egin genuen, bizkor eta batez ere oso oso zehatz.

Atal honen bukaeran barranko jeitsiera hasten zen balizara iritsi ginen. Neoprenoa jantzi, arnesa, kaskoa, mosketoi eta ocho-a eta errekara. 3 rapel eta errekan zehar ibilbide bat, dibertigarria eta ez oso teknikoa.
Errekatik irten eta trantzizioraino pare bat kilometro genituen. Tramankulu guztiekin iritsi behar zen bertara. Kontrol txartela entregatu, erropa buztiak kendu, eta bizikletako culotte eta maillota jantzi genituen.
Atal honen hasieran beste proba berezi bat genuen. Buruz egin beharreko orientazio proba. Mapa paretean itsatsita zegoen. Bertan 6 baliza zeuden herriko puntu desberdinetan. Ondo begiratu, buruz ikasi eta balizen bila abiatu ginen. Lasai egin beharreko proba, presak akatsak eragiten baitituzte horrelakoetan. Lehenengoan aurkitu genituen baliza denak eta bizikletako atalari alde dexentez ekin genion.
Mapa aztertzen hasi ginenean mendi bizkar bat zen estrategia zehazteko zailena. Baliza dexente zeuden, batzuk goian, besteak behean, bide desberdin asko. Ibilbide azkarrena aurkitzea ez zen begibiztakoa, horrelakoetan motzena ez bait da zertan azkarrena izan. Estrategia erabaki eta ekialderantz abiatu ginen. Bizi-bizi ekin genion atalari, fisikoki fresko gindoazelako.
Mendia oso lehor zegoenez bizkor joateko aukera zegoela pentsatzen genuen, baina adar asko zeuden bideetan eta horrek erritmoa dexente moteltzen zuen. Hala ere akatsik eta arazorik gabe burutu genuen atala. Bukaera aldera konturatu ginen talde gehienek btt ibilbidea kontrako norantzan egitea erabaki zutela.

Helmugara baliza guztiak aurkitu ondoren 5h 21` ko denboran iritsi ginen, lehenak. Poz pozik, lan oso ona egin genuelakoan.
Beti bezela, ondoren guztionatzat bazkari edarra, podiumak eta erregalo zozketa. Denentzat egon ziren opariak, talde denentzat.
Aurrera begira, larunbat hontan da ligako azken proba Zugaztietan. II. Raid Montes de Hierro, mehatzariek lan asko egindako inguruan. LKT raiders taldeak antolatuta. Raidaren egitura: Lehenengo trekking-a, gero btt eta azken atala Orientación Específica deritzona (trekking-a bezalakoa baina orientazioak pixu gehiago duena, teknikoki arreta gehiago jarri beharrekoa). Proba bereziak espeleolojia eta eskalada.
Iazko raidean espeleolojiako proba berezia itzela izan zan. Nahiko zaila, uste baino luzeagoa eta arreta osoa jarri beharrekoa. Ea aurten
Aaronek eta biok Columbia Raid Series liga irabazteko aukerak ditugu, eta ahalegin guztia egingo dugu berriro ere ahal den Raid honena egin eta liga gureganatzeko. Ea……

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather