BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Gutxietsitako gehiegikeria

Egoera zehatzen iluntasunean barre-algarek maltzur kutsua izaten ohi dutelako. Edo “Banketeen haritik, gizadiaren kontra” izenburuak agian gehiegi gozatu ninduelako. Murrizketak ikasleen errukira heldu direlako ere izan daiteke. Ala ni naiz, besterik gabe
/

(Larunbat arratsalde batez mendiak logelarengatik aldatzearen ondorioak).

Ezereza intelektual hau,
ezer bada, zer da, ba
ezer baino lehen
autokritika, eta, zergaitik ez,
autoei kritika.
Autoerretratuetara jolasean
eta ni ez naiz, inondik inora,
Manet.
Ezta Monet
tamalez,
edo zorionez.
nire ezer hau
ez du inguratzen,
bere goxotasun horrek.
(Askoz hobe!).

Mendizale-ekologista binomioak
(edo hau Ibilkarira igotzeko gakoak)
susmo txar,
hainbat seinale.
"Ista" katebegiak maltzurra behar zuen
halabeharrez.
Ekologista etiketa
(birziklatzeko etika),
autoengainu bukolikoa.
Ez, ez, ez, fraka gehio ez!
Ternua salbu,
Zelanda berritik garraiatutako
(munduari bira erdi: hara hor enpresarien internazionalismoa)
merino artilea
(no mulesign;
sing, sing, sing;
saltzen digute),
organikoa dela, zinez.
Baina garraio zentsugabea ez!

Baina harira.
Fracking: haustura hidraulikoa,
mirari energetikoa.
Patxi Lopez agurgarriaren azken agurra,
dantzan ez baitzekien gixajoak,
(euskaraz ere ez),
Frantzian, haustura xamurra:
"massage de la roche",
Hollande zuhurrak.
Espektakulu hutsa:
sua ur txorrotetan, lurrikarak auzoan;
Heroien kapak, gure kaputxak.
Jainkoetara jolasten
dabiltza hor kanpoan.
Antolakuntza. Mexikotik
zenbat ikasteke:
broma gutxi,
natura dago jokoan.
Cheran-en badakite.

Miquel Martík
(oportunismo patetikoa)
zutik lurperatzea nahi zuen,
"reptador, temerari".
Kontua da
ez dakit Roda de Ter-en
baina Nerbioi aldean,
("Saia", omen)
adi lurperatzeari.
Erradiakzio gaindosiz
atsekabetuta baina pozik,
badoaz, bagoaz
bizitzatik ihesi.

Fracking?
Ez, eta bestela,
urrun
mesedez,
eta Max Center-era
kotxez, zilindroan
hidrokarburoekin batera
gure argudioak errez.
Nola esaten ote da
"baina hemen ere ez"
Hego-Afrikarrez?
Ipar-Afrikarron geurekoikeria,
betiko lez
(bilatzailean erara,
Camusen omenez,
Aix-en-Provencen
egin ez diotenez…).

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa