himalaia
2013-11-14 / Alex Txikon
Bueltan gara berriz ere!
Himalaista batentzat arrotzak diren beste kirol batzuen zailtasun eta arriskuak bizi izan ditut, goi mailako beste kirolari batzuen laguntzarekin: surfa Kepa Acerorekin, muturreko kaiaka Eneko Yarza eta Txus Ruiz de Erentxunekin, Iruñetik Bilbora 180 km-ko Ultra Traila eta formula 3-ren adrenalina Igor Urienekin.
Baina Txikon Xtreme harago doa. Ez dakirol hutsa. Kirolari bakoitzaren atzean dauden baloreak ere aterako ditugu argitara: porrota ikasgai gisa, talde lanaren garrantzia, zailtasunak gainditzeko gaitasuna...
Emozioa, konpromisoa, adrenalina, laguntasuna, izadia, hainbat ingurunetako irudi liluragarriak... 13 atal izango dira guztira. Igandean, azaroak 17, izango da lehen atala: Kayak Xtreme. Ez hutsik egin!
Eta aurrerapen gisa, hona irudi batzuk!