ultra-trailak
2013-11-19 / Alex Txikon
Kaixo lagunok!
Datorren igandean, azaroak 24, adi egon telebistari, beste erronka bat ikusteko parada izango duzue eta. Irailaren 21ean Iruñean hasi eta Bilbon amaitu zen ultra-trail gogorrean hartu nuen parte eta bai, mendian korrika ikusiko nauzue! 180 kilometroko ibilbidea izan zen, eta 30 orduko erronka guztira. Ander Astondoa korrikalaria izan zen entrenatzaile eta lasterketako laguntzaile.
Hemen saioaren aurrerapen bat:
Muturreko bizipenak mendian korrika. Gogoratu, igandean, ez hutsik egin!