BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

kilometro bertikalak

Karakateko igoera

Garaipena eta errekor berria: 27 minutu eta 39 segundo.
Iñigo Lariz
Iñigo Lariz / Itxaspe

Karakateko igoera ez dut modu berezian prestatu edo beste modu batean esanda, urte osoan zehar prestatu dut bertan entrenatzen dudalako normalean. Aurten erabili dudan bidea orain 3 edo 4 urte hasi ginen erabiltzen. Lagun batzuek erakutsi zidaten eta bide motzagoa baina gogorragoa zela konturatu ginen hasieratik. Urteak daramatzat bertan entrenatzen kilometro bertikalak prestatzeko eta azken aldiko sasoipuntua ezin hobea izanda bertatik saiatzea erabaki nuen. Helburua iazko denbora ontzea zen baina oso zaila ikusten nuen botatako euriak zorua asko lokaztu zuen eta.

Ez nuen espero errekorra ontzea. Iaz baino sasoi puntu hobean egon arren, baldintza egokiak egon behar dira eta zorua oso bustita zegoen aurten. Dena den, ohikoa ez den bidean zehar igotzeak denbora hobetzen lagundu zidala pentsatzen dut. Bestetik Oier Ariznabarretak eta Iban Murua eta Ioritz Konde elgoibartarrek hasieratik ezarri zuten erritmo altua ezinbesteko laguntza izan zen denbora ontzeko.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather