BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Mendi lasterketak, mendian korrika

Gauez korrika... mendian!

Gauez mendian korrika egitea ere posible da.
/

Udazkena... jende askorentzat hilabete politak, koloreak eta tonalidadeak direla eta, neretzat, ordea, nire erromatikotasun falta medio, urteko garairik txarrena, ez eguzkirik eta ez elurrik, baina tira denetik atera omen daiteke zerbait positiboa.
Nere kasuan mendian gauez korri egiteko parada ematen didaten hilabeteak dira, lanera gauez iristeak eta irteteak beste aukerarik ez dit uzten. Badirudi betebeharrez egiten dudan zerbait dela, baina probatu duen oro, edo asko gutxienez, nerekin bat etorriko dira korrika egitetik harago doala gauez argia buruan mendian ibiltzea. Egia esan agian korrikatik du gutxien, nik behintzat ez baitut egunez bezain ondo korrika egiten, baina esperientzia mundiala da, lortzen den kontzentrazio eta abstrakzio maila ez dut eta beste inola lortzen (agian lasterketetan).
Neguan bi aukera ditut: bidegorrian arratoi edo mendian zoro sentitu. Nik argi daukat: errepidea eguraldi oso txarra dagoenean bakarrik.
Beraz zerbait berria probatu nahi duenak badaki, buruko argia, eta PILAK hartu eta mendian zehar buelta bat ematera! Betiere toki ezagunetan eta ez teknikoegietan. GARROTE!!

P.D.: Ez naiz ezbeharren arduradun egiten.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa