BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

eskalada

Harri gosea

Bosgarren 9Akoa
Harri gosea, Etxauri
Harri gosea, Etxauri / Antton Zabala

2013-11-26 / Ekaitz Maiz

Harri gosea (40m, 9a), Etxauri, "Kale Borroka" sektorea.

2009an ekipatu nuen Harri gosea. Oro har, erresistentziako bide bat da, baina goiko aldean baditu atseden une batzuk. Baita kateatzea behin baino gehiagotan zapuztu zidaten blokeko pauso gogor batzuk ere.

Bidea eta mugimenduak oso estetikoak direla esango nuke, indarra eta teknika aldi berean uztartzen dituzten horietakoa. Mugimendu asko oso gestualak iruditzen zaizkit, eta fresko ez zaudenean erori egin zaitezke horietan. Bidea ez da erabat naturala, guztira 3 helduleku sikatu ditu, eta bat baino gehiago sikaz indartua.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather