BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendiko lasterketak

Mendi lasterketetako Euskal Selekzioa, 2014a prestatzen

Espainiako eta Munduko Kopa helburu nagusi.
/

Jadanik hasi dira Eneko Alienderen neska-mutilak 2014. urtea prestatzen. Aretxabaletan elkartu ziren selekziokideak hurrengo denboraldirako helburuak finkatzeko. Hasiera batean badirudi, taldeak ez duela aldaketa handirik izango, eta taldean jarraitzeko asmoa azaldu dute gehienek. Aretxabaletako "Leintzgain" baserrian igaro zuten aurreko asteburua eta topaketak askorako eman zuen. Besteak beste, han izan ziren Aitziber Ibarbia, Oier Ariznabarreta, Leire Agirrezabala, Aritz Egea, Imanol Goñi, Elena Calvillo, Jokin Lizeaga, Iban Letamendi eta Eneko Aliende hautatzailea.

Ostiralean, hurrengo urtean jantziko dituzten arropen berri izan zuten, TERNUAren egoitzan. Iose, Gorka eta Rikardok, informazio guztiaren berri eman zieten taldekideei. Badirudi, Euskal Selekzioaren aldeko apustu argia egingo duela etxeak 2014an.

Handik atera ondotik, Udalaitz aldera abiatu ziren arratsaldean korrika saio bat egiteko. Dutxa hartuta, Kepa Larrearen eskutik, afari eder batez gozatzeko aukera izan genuen. Bakoitzaren asmoak agertzen joan ziren, besteak beste, Zegama-Aizkorri, Espainiako Txapelketa taldeka, udarako lasterketak, Munduko Kopa… 2014an ere, badirudi Zegama-Aizkorri izango dela mugarria selekzioan aurrera jarraitzeko. Lasterketa horretan ondo ibiltzeak zerikusi handia izango du behintzat. 2014aren zain geratuko gara beraz.

Unai Ugartemendia

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather