BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendiko lasterketak

Ultratrailetako euskal korrikalariak, munduko onenen pare

Mundu mailan lortutako garaipenek agerian utzi dute
/

2013ko errepasoa egiten hasi garen honetan, nola aipatu gabe utzi, ultratrailetan ibili diren euskal korrikalariak. Asko izan dira oso maila txukunean ibili direnak, esate baterako, denboraldi haseran hain ondo ibilitako Gaizka Barañano, E.H.Mendi Erronka irabazi zuten Anjel Arrieta eta Leire Agirrezabala, G2-ko irabazle izan ziren Iñaki Catalan "Kataka" eta Silvia Trigueros, eta Ehunmilak irabazi zituen Imanol Aleson eta hirugarren egin zuen Maddi Arrazola. Baina hauetaz haratago, munduko onenen pare ibili diren Iker Karrera, Nerea Martinez, Jabi Dominguez eta Uxue Fraile-ren denboraldiak izan dira benetan aipagarrienak. Egin dezagun bakoitzaren balantze txiki bat:

-IKER KARRERA: Urte haseran bere egutegia ikusi eta gero, askok erotzat hartu genuen amezketarra. Urtea lasai hantxean hasi ondoren (3. El Cruce-ko lasterketan), handik aurrera egindako lasterketa guztiak irabazi ditu. Torello herrian hasi eta Courmayer-ko herrian amaitu zituen egutegian markatuak zituenak. Aipatzekoak besteak beste Travesera Picos de Europa, Eiger Ultra Trail, Grand Raid des Pyrenees eta nola ez Tor de Geants, lasterketa famatua. Hemen zituen Ikerrek bere esperantza guztiak jarriak, denboraldiaren mugarri izango zena, eta baita hainbeste amestutako garaipena lortu ere. Aurreko errekorra bost ordutan hobetu eta gero, esan daiteke bere bizitzako denboraldirik onenaren aurrean gaudela. Dirudienez, 2014. urtea oraindik eta gogorragoa izango omen da. ITZELA.

-UXUE FRAILE: Adidas etxeko donstiarra maila gorenean ibili zaigu 2013. urtean. Denboraldi gehienean lehen postuetan ibili arren, goraipatzekoak Transvulcania-ko bigarren postua eta Travesera de Picos de Europa-ko garaipen haundia. Zegaman lortutako 7. postuak ere badu zeresana. Atletismoko distantzi guztiak probatu eta gero, luzeetan ere ederki moldatzen dela bistan geratu da. Asko sufritzen dakiela demostratu du eta geroz eta lasterketa gogorragoa izan, bere gaitasunak gehiagotan azaldu dira. Urtea amaitzeko, Donostiako maratoian 3 ordutik jeistea ere lortu du. Bere izena kontutan hartu beharko da 2014.erako ere. SENTSAZIOA.

-JABI DOMINGUEZ: Ez da nolanahikoa izan gasteiztarraren denboraldia. Egin dituen bederatzi lasterketatan hiru garaipen (Nanclares, Gasteizko X. Mendiak eta Canfranc-Canfranc), bigarren postu bikain bat (Ehunmilak) eta zeresan haundiena eman duen Montlanc-eko Ultratrail-eko hirugarren postua. Mundu mailan ospatzen den lasterketa famatuenean hirugarren egiteak, zerbait esan nahi du. Bere maila altua dela agerian utzi du, eta lasterketa geroz eta gogorragoa izan, bere gaitasunetara hobeto moldatzen dela ere ederki nabari da. KONFIRMAZIOA.

-NEREA MARTINEZ: Txapela kentzekoa beste urte batez, iruñarraren denboraldia. Urte osoan zehar 11 ultratrail egin ditu eta baita 5 garaipen garrantzitsu lortu ere. Aipatu, Transgrancanaria, Apuko Xtreme, Royal Maida, Ultra Trail Madeira eta Ehunmillaketako garaipenak, eta irailaren erdikaldean Tor de Geants-en lortutako bigarren postua. Denboraldia amaitzeko bigarren postu bikain batean bukatu ditu Ultra Trail Atlas Toubkal eta Desafio Cantabria. APOSTU SEGURUA.

Unai Ugartemendia

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather