BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Urte berri on Adarratik!

Urte berri, mendi berri
/ Mikel Arrizabalaga

2014-01-01 / Mikel Arrizabalaga

Urtero lez, Leitzaranen autoa utzi eta Adarrara igo gara. Igoeraren lehen partea babesean bete dugu, baina Etenetara iristean haizea gogor jotzen hasi da eta tontorrera iristean tente eusteko justu. Andoaingo Euskalduna Mendigoizale Taldeak prestatutako salda bero goxoa hartu eta buelta. Aspaldiko tradizioa da mendizale askorentzat eta milaka dira Euskal Herriko tontor askotara igotzen direnak urte berria agurtzeko. Aurrekarien bila joan eta ohitura noizkoa den zehaztea ez da lan erraza. Antxon Iturriza mendiko kronistak 1920ko urteetan kokatu izan ditu Urteberri egunez mendira joaten ziren mendizale aitzindariak "Historia testimonial del Montañismo Vasco" liburuan eta urte hartatik ohitura errotu egin dela esan genezake. Datorren urten ere hemen izango gara, eutsi eta ez etsi!


Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather