BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Mendi lasterketak, mendian korrika, plangintza

2014

Denboraldi berria planteatzeko garaia
/

2014ko denboraldia konturatzerako gainean dugun honetan nolabaiteko planteamendu bat egiteko garaia ere bada. Ni ez naiz inor inori zer egin behar duen esateko, agian gomendiorik emateko ere ez. Dena den, nire ikuspuntu, iritzi, gomendio edota gogoetak azalduko ditut, ondoren norberak erabaki dezala.

Kirol munduan lehiatzen noiztik nabilen ere ez dut gogoan, urte asko, hori ziur. Denbora guzti honetan zerbait ikasi dudala uste dut, ondo egindako gauzetatik, baina batez ere gaizki eginikoetatik. Nik ondorengo hiru oinarrietan banatuko nuke denboraldirako planteamendua:
• Helburuak ondo definitu: Helburu errealistak eta bete daitezkeenak, baina norberaren burua gutxietsi gabe.
• Hobe da gutxi entrenatu edo lehiatzea, alderantzikoa baino. Fisikoki larri xamar iristea ez da arazo handia, baina pasa-pasata iritsiz gero… ziurrenik akabo gure denboraldia.
• Ez gara profesionalak, izan hori beti buruan. Kirolari afizionatuak izateaz gain, langileak, ikasleak, mutil edo neskalagun, lagun, aita edo ama… ere bagara.

Zentzuzko gomendio hauek bakar bati ondo badatozkio nahikoa. Hori bai, 2014rako GARROTE!!

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa