BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendiko eskia

Espainiako kopa

Euskal Selekzioa bikain aritu da bi asteburuetan.
La Molina (Gerona)
La Molina (Gerona) / Lluis Prieto

Abenduaren 28an La Molinan (Gerona) izan ginen, Espainiako kopan lehian, Crononiu proban. 6. postua lortuta oso gustura geratu nintzen aurreko denak izen handiko eskiatzaileak zirelako.

Igandian, abenduak 29, estatuan lehen aldiz jokatzen zen SPRINT modalitatean parte hartu genuen. Hori ere Espainiako koparako puntuagarria. Formato hau berria da guretzat. Zirkuitu motz bat izaten da. Hasierako 200 metroak fokeatzen egin genituen, ondoren eskiak motxilan jarri eta oinez egin genituen 75 metro aldapatsu. Berriro eskiak jantzi eta zirkuituaren gainealderaino iritsi behar genuen. Berriz ere foka-larruak kendu eta slalom giganteko ateak pasatu helmugara iritsi arte.

Parte-hartzaile guztiok bakarka parte hartu genuen lehenengo eta 30 denbora onenak egin genituenok sailkatu ginen. Ondoren 6 eskiatzailek kanporaketak jokatu genituen. Hortxe amaitu zen niretzat lasterketa. Eskiak jartzerakoan ez nuen asmatu eta denbora asko galdu nuelako. Dena den Euskal Selekzioak oso maila ona erakutsi zuen asteburu osoan eta kadete eta juniorrak batez ere oso-oso gogor datoz.

Joan den asteburuan, berriz, Espainiako kopako bigarren proba jokatu da Sierra Nevadan (Granada). Naia Quincoces lekeitarra izan da garaile senior nesketan, junior mutiletan Iñigo Martinez de Albornoz 3. sailkatu da, kadete mutiletan 1. Pablo Oderiz 2. Iñigo Pascual eta kadete nesketan 1. Carla Mertinez de Albornoz 2. Celia Olivar. Denak Euskal Selekziokoak. Zorionak!

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather