BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendiko lasterketak

Berriz ere bueltan naiz

Juan Mugertza Nazioarteko Krosean estreinaldia
/

Eta berriz ere bueltan gera!!!

Indar berriturik, fisiko eta psikologikoki.

Martxan ipintzeko... Elgoibarko Juan Muguertza Nazioarteko Krosa. Beti izan dut egiteko ilusioa baina ez naiz sekula ausartu. Aurten kontraesana badirudi ere ebakuntzaren ondorengo lehengo lasterketa izan da. Esperientzia oso positiboa. Munduko lasterkaririk onenen artean korritzea, lagun eta ezagun askoren aurrean eta ia ibilbide osoan ikusleen babesa sentitzea izugarria izan da.

Nere burua mendi lasterkari gisa aurkezten badut ere, mendiko lasterketak prestatzeko krosak egitea ere gustatzen zait. Lasterketa oso motzak baina intentsitate handikoak izaten dira. 30 minutu baino gutxiago irauten dute.

Dagoeneko 2014ko egutegian egun seinalatuak markatzen ere hasia naiz... baina momentuz elurretan trabesia eginez gozatzeko asmoa daukat. Trabesiako lasterketa batzuetan parte hartu eta Goierri Garaiarekin kros batzuetan korrika egin.

Laster arte lagunak!!!

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather