BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendiko eskia

Mendiko eskia

Oso egokia da denboraldia prestatzen hasteko: artikulazioek gutxiago sufritzen dute eta oso lagungarria da sasoian jartzeko.
Bandres memoriala 2013
Bandres memoriala 2013 / Bandres memoriala

Aurtengo denboraldia hasteko korrika egitea baino gehiago mendiko eskia egitea gomendatzen dut: artikulazioek gutxiago sufritzen dute eta oso lagungarria da sasoian jartzeko.

Pirinio hegoaldean eta iparraldean lasterketa asko daude orain. Denboraldi hasieran kronoigoerak egiten dira batez ere, eta ondoren lasterketa luzeagoak, igoerak eta jaitsierak tartekatzen dituztenak.

Hauek dira datozen asteetan dauden lasterketa interesgarri batzuk:

Urtarrilak 26: Sant Lary eta Panticosa.

Otsailak 2: Luchon.

Otsailak 8-9: Altitoy.

Otsailak 22-23: Antxon Bandres-Karoko memoriala.

Martxoak 9: Formigal.

Martxoak 15-16: Trofeo Regil (Europako Mendiak).

Hala ere, informazio gehiago nahi izanez gero, esteka hauetan aurki dezakezue (gehiago ere izango dira seguru):

www.ffme.fr

www.izard.cat/2014

www.fedme.es

Lasterketetan A eta B ibilbideak izaten dira gehienetan. A ibilbidean lehia egoten da eta amaieran sailkapena osatzen da. B ibilbidea, berriz, irteera herrikoia izaten da eta ez da sailkapenik egiten. A ibilbidea B ibilbidea baino gogorragoa, zailagoa eta luzeagoa izaten da. Mendiko eskian hasi berria bazara, B ibilbideak egitea gomendatzen dut. Zertxobait estutu nahi izanez gero (eta igotzeko eta jaisteko maila nahikoa baduzu) A ibilbidean saia zaitezke. Animatu parte hartzera!

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather