BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Kaskoa buruan eta ibili munduan

Ez izan buru gogorra eta erabili kaskoa!
/

2014-01-29 / Aritz Egea

Betidanik izan dut nolabaiteko gurutzada bizikletan zein eskiatzen kaskoa erabiltzen ez dutenen kontra. Ez dut ulertu, ez dut ulertzen eta ez dut ulertuko kaskoa ez erabiltzearen aldeko arrazoirik. Gehiegitan entzuten dut kaskoa deserosoa dela... niretzat deseroso kasko gabe ibiltzea da ba!. Nire ustez kaskoa ez erabiltzearen arrazoi nagusiak buru gogorkeria (ez kaskoa bezain gogorra dena den) eta harrokeria direla. Bai harrokeria diot, kaskorik gabe dabiltzan asko gero lasterketetan dabiltzan "sasipro"-ak direlako. Entrenatzeko ez dute kaskorik ibiltzen baina gero lasterketetan behartuak daude... "mi no entender".
Bizikletan nahiz eskiatzen segurtasuna ez dago gure esku bakarrik, inguruan eta ingurukoen menpe ere badago, eta kasu batzuetan (ez beti tamalez) kaskoak bizitzak salba ditzake. Gaur egungo kaskoak arinak, aireztatuak eta erosoak dira, agian zertxobait garestiak, baina bizitza baten aldean ez gehiegi. Beraz,kaskoa erabiltzen baduzu bejondeizula eta ezagunen bat gabe ikusten baduzu errieta egin.
Garrote!!, baina kaskoarekin!!

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa