BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

iraupen eskia

Marxa Beret

Marxa Beret 2014
Marxa Beret 2014 / Ioseba Rojo

Aurtengoan ere 35. aldiz ospatu da iraupen eskiko estatuko lasterketa garrantzitsuena, Katalunian egiten den Marxa Beret. Bertan 10, 21 eta 42 km-ko lasterketak izaten dira klasikoko modalitatean. Guztiak popular mailan sartuak, horrela 3, 4 urteko umetatik hasitako eskiatzaileak ikus daitezke.

Distantzia garantzitsuena 42km-koa da , gainera europa mailako distantzia luzeko liga batean (Eurolpppet) sartuta dago. Hirugarren aldiz izan nahiz aurtengoan txapeldun distantzia honetan.

Lasterketa hasi bezain laster bakar-bakarrik ekin nunen lasterketa bueruan. Eguraldia ezen aldeko, elurra ari zuen eta arrastoa elur berriz estaltzen zen. Lasterketa gogorran izan zen lan gogorra egin behar izan nuelako. hala eta guztiz ere oso kontentu bukatu nuen egindako lanagatik.

Asteburu polita izan ohi da Bereten, urtero-urtero euskaldun askoren topagunea da eta denborladi hasieratik egutegian falta ezin daitekeen egun bat da. Ia 2000 pertsonak hartu zuten parte horien artean, norvegiarrak, errusiarrak, finlandiarrak, italiarrak, alemanak, frantsesak...

Emakumezkoen lasterketan garaipena norvegiarrak lortu zuen, aipagarritzat olinpiar jokoetako urrezko domina izan zen duela urte batzuk.

Iraupen eskia gustatzen zaion jende gehienak ezagutzen du Marxa Beret eta hasi berriak direnei datorren urtean bertan elkartuko gara.

Animatu zaitezte!

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather