BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

euskaltrail

Euskaltrail eguna? Urtea hobe

Euskaltrail eguna badatorrela! Orain urtebete lehen Euskaltrail egunean izateko aukera izan nuen. Ederki pasa genuen! Aurtengoan ere prestatu dute zita, egutegian nahi eta ezko zita gainera. Ondo, oso ondo, pasako dugula ez da zalantzarik.
/

Urtebetean asko aldatu zaizkit gauzak, mendi lasterketen inguruko eremuan behinik behin. Galdetzaile izatetik galdetua izatera pasako naiz aurtengo Euskaltrail egunean, bizitzaren bueltak… Espero dut jendeak galderak egin eta erantzuteko gai izatea, ikusiko dugu.
Dena den sarreratxo hau ez dut egin nitaz hitz egiteko, Euskaltrailgo lagunez baizik. Igorrek hasitako bidea ederki jarraitu dute Unaik, Josebak eta Jonek. Euskaltrail euskal mendi korrikalarien elkargune bilakatu da. Gauza onak eta txarrak izan ditzake, gustuen inguruan ez bai dago ezer idatzia, baina burutzen duten lana estimatu behar dugula uste dut nik. Modu bolondresean egindako lana dela kontuan izanik oraindik eta gehiago! Bide batez laguntza beharrean daudela ere badakidanez, web orrialdeen inguruan jakintzarik baduzue, estimatuko dute.
Besterik gabe esker mila Euskaltraili, larunbatean eskainiko diguten egun mundialagatik eta urtean zehar eskuragarri egiten diguten informazioagatik. Segi GARROTEan!!

P.D.: Unai, pelota ederra eginda nago, eh?

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa