BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendiko eskia

Europako Txapelketa Andorran

Iragan asteburuan Europako txapelketan izan ginen, Espainiako Selezioarekin.
Europako Txapelketa, Andorra
Europako Txapelketa, Andorra / Iñigo Martinez

Europako mendiko eskiatzaile onenak Andorran elkartu ziren joan den asteburuan, Europako Txapelketa jokatzeko. Joan den urtean Munduko Txapelketarako aukeratu ninduten baina lehen aldiz hartu dut parte Europako txapelketetan eta joate hutsa asko izan da niretzat. Lehen urtea egiten ari naiz junior mailan, 20 urtez azpikoetan, eta ez nuen uste hautatuko nindutenik.

Emaitzak onak izan dira: larunbateko proban atzekoz aurrera joan nintzen eta 14. postuan amaitu nuen; igandean, berriz, banakakoan, hobeto moldatu nintzen. Oso lasterketa polita izan zen, teknikoa. 1550 metro desnibel egin genituen, eta tartean 3 zati oinez. Gainera jaitsiera tekniko asko egon zirenez, horietan aldea ateratzen saiatu nintzen eta azkenean 11. postuan amaitu nuen.

Hurrengo proba asteburuan bertan jokatuko dut, Izaban, Euskal Herriko Txapelketan. Antxon Bandres eta Karlos Imirizaldu (Karolo) eskiatzaileen omenezko probak balio sentimental berezia izango du aurten, iaz joan baitzitzaigun Karolo laguna. Garaipen batekin omentzea gustatuko litzaidake. Seguru orain oso harro egongo litzatekeela Maialen eta Josu nafarrek ere Europako txapelketan parte hartu dutela jakingo balu.

Aurtengo helburu nagusia baina, Pierra Menta handia izango da, martxoan. Joan Reyne katalanarekin egingo dut mendiko eskiko lasterketa nagusia.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather