BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendiko lasterketak

Mila esker denei!

Giro paregabea II. Euskaltrail egunean
II. Euskaltrail eguna
II. Euskaltrail eguna / Euskaltrail

MILESKER DENEI

Bai, aurtengoa ere pasa da. 2013ko I.Euskaltrail egunari jarraipena ere eman diogu. Goizean Ibarrako Belabieta kiroldegian zegoen giro epela, benetan eskertu genuen. Goizeko korrikaldia, bikain joan zen. Aurrera begiratzen nuenean hortxe ikusten nituen Iñaki Catalan "Kataka", Maite Maiora, eta Iban Letamendi. Ezkerretara begiratzen banuen berriz, Uxue Fraile, Iñigo Lariz edota Monica Grajera. Eskuinetara berriz, Hassan Ait Chaou, Aitziber Ibarbia eta Jabi Dominguez. Edozein aldetara begira jarrita, izugarrizko maila duten korrikalari pila…eta hauen ondoan parez-pare kirolari herrikoiak. Bai, denak nahasturik eta denak batera. Goizeko izerdi tantek, segida eman zieten bigarren eskuko zapatillen bilketari. Denera 150 pare baino gehiago elkartzeko aukera izan genuen, Wukro-ko herriarentzat. Ederki eskertuko dute.
Honen ostean, bazkari goxo batekin gozatzeko aukera izan genuen bi orduren bueltan. Giro polita zegoen Izaskungo Jatetxean. Gainera, kafea hartzetik amaitzen ari ginela, Josemelie Forsberg-en bixita ere izan genuen. EDERRA BENETAN !!. Segida, zozketekin eta Euskal Selekzioaren aurkezpenarekin eman genion. Aurtengoan ere maila altuko taldea osatu dute berriz ere, Eneko Aliende eta Iñaki Uribe-Etxeberria hautatzaileek. GORA EUSKAL SELEKZIOA !!. Sari banaketena izan zen hurrengo geldiunea, nahiz eta kasu hauetan denak gustura ez gelditu (botazioak izaten diren moduan) gehiengoaren nahia bete zen eta Leire, Aritz, Jabi eta Zegama-Aizkorri-ri, ZORIONAK. Eta eguna amaitzeko, hitzaldia izan zen. Besteak beste, Alex Txikon, Iker karrera, Uxue Fraile, Leire Agirrezabala eta Aritz Egea izan ziren mintzalagun. Aipatzekoak Alex-en hitz jarioa, Leire-ren xumetasuna, Aritz-en ausardia, Uxue-ren lasaitasuna eta Iker-en segurtasuna. Bakoitzak lehengo urtean bizitako pasarteak kontatzeaz gain, aurtengorako denboraldia ere zehaztu ziguten. Eta horrela amaitu zen eguna. Gu gustura gelditu ginen orohar egunarekin eta Iker Karrera-k behin eta gehiagotan hitzaldian esan bezala…"hobetzeko margen haundia dago".
Besterik Gabe, milesker Joseba, Ion eta Unaien partez.

Unai Ugartemendia.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather