istripua
Gaur arratsaldean ezbeharra izan da Canfrancen (Aragoi, Espainia), Izasko kanalean. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, erraketekin ari zen emakume bat Izasko kanalean behera amildu da. 17:08ean jaso du abisua Jacako polizia etxean.
Jacako mendiko erreskate taldea, helikoptero bat, Guardia Zibilaren patruila bat eta 061 larrialdi zerbitzuetako mediku bat joan dira istripua gertatu den lekura. Hilda zegoen emakumea. Bere nortasunaren berri ez dute oraindik eman.