BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Pirinioak

Aspe mendia

Hamaika bide eta hamaika alternatiba.
Aspe mendia
Aspe mendia / Vertical y Más

Aspe mendia Aisa bailarako mendirik altuena da bere 2645 metrorekin. Candanchu menpean hartzen du 1000 metroko hormarekin eta paisaia ikusgarria bermatzen du bertara hurbiltzen den ororentzan. Hamaika aukera eskeintzen dizkigu bere konkistak.

Udako hasiera puntuetako bat, kotxea Aisa herritik aurrera doan pistaren amaieran uztea da. Bertatik, bi alternatiba aurkezten ditut. Lehena, bide normaletik igo, enbutua delakotik igaro eta Llana de la Garganta eta Aspe beraren itzalpera iritsiz, tontorrera igotzea datza. Bestetik, Murcielagos ertza eslakalatu nahi badugu, Brecha de Aisa delakora iritsi behar gara, kotxetik 3 bat ordura, eta gehienez V zailtasuna duen ertza gainditu beharko dugu. Erdi-ekipatuta dago, baina zatirik zailenak ondo babesturik daude.

Beste aukera bat neguko alternatibak dira. Udako bide normalak, eskiz igotzeko bide ezin hobea eskeintzen digu, ona egiten duen bakoitzeko, jende asko biltzen den arren. Igoerako zatirik delikatuena, lehen komentatutako enbutua igarotzean datza. Ipar aurpegiak ere igoera paregabeak ditu, ipar-ekialdetik igotzen den bidea mendizale orok noizbait igo nahi duen ipar horma izanik (AD). Lehen igoera J.A. Bescós, J.J. Díaz eta R. Ligorred-ek burutu zuten 1955ean.

Bestela ere, alternatibak asko dira: Candanchu-tik ere erraz igo gaitezke; Aisako bide normaletik igoz, amaieran alternatiba polita hartu dezakegu El Tubo delako korridorea igoz; edo, zailtasunaren bila bagabiltza, ipar aurpegitik bada beste bide potenteago bat, Vía Edil izenekoa (MD-).

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather