BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendiko eskia

Espainiako txapelketa Formigalen

12. postua lortuta, nahiko gustura.
Formigal
Formigal / Ramon Ferrer

Igandean Espainiako txapelketa izan genuen. Maila altuko partaidetza izan zuen lasterketak eta ibilbide zoragarria bezain teknikoa prestatu zuten antolatzaileek igoera eta aldaketa askorekin. Nire helburua lehen hamarren artean sartzea zen baina horretarako lasterketa bikaina egin beharrean nengoen, akatsik gabeko lasterketa. Hasiera pistetatik eman genion, niretzat aproposa, postuak aurreratzen joan eta lehen zortzien artean kokatu nintzen. hortik aurrera aldaketa asko egin beharra izan genuen, kranpoiak ipini-kendu, eskiak motxilara, ... akats txiki batzuk egin nituen eta horrelako maila dagoen lasterketetan ordaindu egiten dira. Azkenean 12. postua lortuta nahiko gustora gelditu naiz.
Denboraldia uste bezain ondo doa errendimendu aldetik eta emaitzak ere ez dira txarrak izan. Ea bukaera polita emateko gai naizen!

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather