BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendiko lasterketak

Negua eguzkitan

/

Urteari lehen erronka jarri genion eta iada berau ere pasa da. Urtea azkar doa edo sentzazio hori dut nik beintzat. Hasteko, helburua 82km ahalik eta txukunen egitea zen eta nire buruarekiko zorra kitatu dut. Beraz,pozik hasi dut denboraldia.

Bide batez, gainera, aste oso polita pasa nuen Elenarekin batera Gran Kanaria uhartean, turismo eginaz eta deskantxuan. Asteak dezenterako eman zigun. Maspalomaseko hondartzan egon ginen, Roque Nublon, Pico de las Nievesen, hirian, Puerto Ricon, Tejedan (a ze txokolatezko palmerak... sekula ez dut halako palmerarik jan... izugarria, "dulce de leche" eta gainean txokolate kapa politean bainatua, hojaldrea izugarria eta tamaina handia... dena 1euro... ummmmmm) eta Agaeten.

Lasterketaren aurreko egunak korrika saio txikiak egin ostean bazkalordurarte hondartzan edo pistinan igaro genituen eta arratsaldeak lekuak ezagutuz eta kafe izoztu goxoak hartuz ( lasterketarako indarrak hartzeko...) ...jeje!!

Ordea, uste baino azkarrago gerturatu zitzaigun osteguna eta berarekin batera, lasterketa aurreko mamuak agertu ziren. Ostegun arratsaldean, dortsala jasotzera eta briefinera gerturatu ginen Melonerasera.

Bertan, arratseko bostetan, Kanarietako irrati baterako elkarrizketa egin zidaten, Santi Obaya-rekin batera. Ondoren, Elena eta biok aurkezten ziguten jendearekin berriketan ibili ginen. Gero, dortsala jaso,zerbait jan, kafetxoa hartu eta briefinera joan ginen. Egia esan, ez dakit guzti honek onik egin zigun... ni beti jartzen naiz oso urduri briefin aurrean, briefinean eta briefin ondorenean... baina tira, handik atera eta erlaxatzeko eta anbientetik ateratzeko, itxasertzeko paseora joan ginen eta gutizi gozo bat jan genuen.

Eta astea pasatuz zihoan, jada ostirala, eta Yola Berrocal bezala jaiki nintzen. Ezpain erdia saltxitxa bat bezala neukan... katxis... deskubritu ez dudan beste alergia bat. Zorionez ez zen gehiagora joan eta gauerako ezpaina jada normal neukan. Eta lasterketa bezpera hura, jende gehienak deskantsuan igaroko zuen. Elenak eta biok, ordea, gure martxan jarraitu genuen turismo eginaz iluntzerarte. Goiz afaldu genuen, motxilak prestatu genituen, Maximeko gel eta barritak aukeratu eta antolatu. Ternuako arropa prest, buff-a, xira, Lorpeneko galtzerdiak eta Salomon S-Lab zapatillak. Dena prest zegoenean, ohera sartu ginen eta ibilbideko anoa guneak ikasteko kantu bat asmatu genuen... a ze parreak... jeje!!

Azkenenan, lau ordu eskas lo egin ostean, iratzargailuak goizeko bostak laurden gutxi eman zizkigun. Gosaldu eta antolakuntzaren autobusean irteerara joan ginen. Irteera zelebrea izan zen. Izan ere, antolakuntzaren autobusak 7.50ean iritsi ziren irteera puntura. Beraz, komunera bixita, eta irteera gunera zuzenean... 8:03ean eman zitzaion hasera lasterketari.

Lasterketa azkar hasi zen, lanbropean eta bidetxur lokaztuetan. Lehen kilometroak gorabeheratxuak izan ziren. Ordea, Tejeda herrira iritsi baino lehen eguzkia azaldu zen eta zorua jada lehorra zen. Tejedatik Roque Nublora bidean jada beroa nabaria zen eta, palmeren denda aurretik pasa nintzenean, berauetaz akordatu nintzen... ummmm

Roque Nublora iristear paisaia izugarri polita zen eta bistak zer esanik ez. Teide parez pare eta garbi garbi ikusten zen, lainozko eraztun fin batez atondua. Itxura bereziko gain hartatik, Garañonerako anoa gunera bitartean aurpegi ezagun batzuk ikusi nituen, eta anoa gunera iristean material kontrola pasatzea egokitu zitzaigun korrikalari askori. Bertan, urarentzat nituen ontzi guztiak lepo bete nituen eta zerbait jan nuen. Egia esan , ez daukat ohitura handirik anoa guneetan jateko, zorionez gorputzak ondo onartzen dit "janaria" (gelak, barritak eta gominolak) eta normalean bidean joaten naiz jaten, aldapa gora edo leku lauetan. Aldapa behera ezin dut jan guztiz kontzentratuta jeitsi behar izaten naizelako.

Garañonetik, lasterketako punturik altuena igo ostean, jeitxiera hasten zen. Hasieran pixkanaka, gero, ordea, malda handiagoarekin. "La Plata"-ko jetxiera polita bazen ere, astuna egin zitzaidan eta muskularki oso gogorra. Gero, Tunteko anoa gunea pasa eta berriro ere igoera zetorren, bertan jada beroak ondo berotzen zuen kaskoa eta gainontzekoa. Artenarara bidean, momentu batzuetan, Gaizka eta Esteban izan nituen bidelagun eta eskerrak... ordurako beroak eta buruak ez baitzidaten asko laguntzen, ez niri eta ezta gainerakoei ere.

Artenarako anoa gunera iristeko lasterketako jeitxiera teknikoena egin beharra neukan. Egia esan, sekulako beldurra ematen zidan, ordurako ia urik ez eta, gainera, guztiz kontzentratuta jeitxi beharra neukan hainbeste harri solterekin... Azkenean, ordea, nik uste baino txukunago jeitxi nintzen eta egarriz baina pozik iritsi nintzen anoa gunera, jada lasterketa egina zegoela pentsatuz.

Kuriosoa da baina, lasterketa planifikatu nuenean, ez nitzen azken 15km–ez kezkatu... pista batean ziren... korrika egitekoak, beraz, eta niretzat "kandela" ematekoak behar zuten izan. Alabaina, lezio bikaina izan ziren, Artenaran ura edaten hasi eta zorabiatu egin nintzen. Aurrez gauzak ondo egin ez izanaren ondorio. Bertan zeuden anoa guneko arduradunek (mila mila esker beraiei) izotzak jarri zizkidaten eta poliki poliki buelta eman nion. Hobeto aurkitu nintzenean, oinez jarraitzea erabaki nuen. Ordurarte ia dena korrika eta nik "kandela" eman behar nuenean... oinez... Lasterketa hauek bakoitza bere lekuan jartzen dute... jeje!!

Pixkanaka, ondo hidratatu ostean, gorputza erantzuten hasi zen eta korrika txikian hasteko gai izan nintzen. Azkenean, 9h eta 51 minuturen ostean jada hainbeste desio nuen itsasertzean nintzen, baina ordurako bainurik hartzeko gogorik gabe, eta erdi hoztuta. Bidean mila burutapen, mila sentipen eta mila sentsazio. Helmugan, ordea, sentipen bakarra; iritsi izanaren poztasuna. Irabazi izanarena baino askoz ere poztasun handiagoa izan zen iritsi izanarena.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather