BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendiko lasterketak

Noizko ultratrailetako Euskal Selekzioa?

Munduko onenekin lehiatzeko aukera izango bagenu?
/

Azkenaldian jende askok egiten didan galdera da. Noizko ultratrailetako Euskal Selekzioa? Badakit jakin, hau gauzatzeko lanetan ari direla. Ni bitartean, selekzioak zein itxura izango zuen pentsatzen jarria naiz, eta denera, hamabost bat persona ateratzen zaizkit, mundial batean ere oso itxuroso ibiliko zirenak. Azkenaldian, ultra lasterketatan bereziki, oso emaitza txukunak ikusten ari gara, eta honek esperantzarako tartea ematen du.
Lista egiten hasita (beti ere oso modu pertsonalean), mutiletan behintzat ezin ahaztu besteak beste, Iker Karrera (Tor de Geants, Transalpine Run, 2. UTMB…) Jabi Dominguez (3. UTMB), Zigor Iturrieta (3.UTMB, Transgrancanaria…) eta Aitor Leal (Ehunmilak, Ultratrail de Paris…). Neskatan berriz, Uxue Fraile (Travesera Picos de Europa, 3.Transvulcania, 2. Cavalls del Vent…), Nerea Martinez (Transgrancanaria, Ehunmilak, 2. Tor de Geants…), Leire Agirrezabala (Transgrancanaria, E.H.Mendi Erronka…). Niretzat behintzat, hauek izango lirateke lasterketa batera eramateko hautagai nagusienak. Ezin ahaztu hauetaz gain, Imanol Aleson, Silvia Trigueros, Gaizka Barañano, Elena Calvillo, Oier Ibarbia etab.
Aurtengo denboraldian gainera, beste bi neskek ere, jauzi egingo dute distantzi luzeagotara. Maite Maiora Transvulcanian ikusiko dugu eta Leire Fernandez gaztea (16 urte soilik) berriz, E.H.Mendi Erronkan izango da. Nik argi daukat, izugarrizko selekzioa izango genuela. Eta zuek?

Unai Ugartemendia.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather