BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendiko lasterketak

Mendi lasterketetako emakumeen maila gora doa

Hala ikusiko da denboraldi osoan.
/

2014ko denboraldi hasiera honek hainbeste gogoratzen ez ditugun izenak ekarri dizkigu lasterketetara. Egia da bai, sona gehien duten lasterketen irabazleak ia betikoak izan direla, nola ahaztu Maite Maiorak irabazitako Espainiako kopako lehen lasterketa, Leire Agirrezabalak Transgrancanarian lortutako garaipena edo Ana Conde gasteiztarrak irabazitako Alto Sil lasterketa. Baina hauetaz gain, urtea hasi denetik mendi lasterketetara itzuli direnaz eta berriki atera diren korrikalari batzuetaz hitzegin beharrean gaude.

Aipatzekoa benetan Oihana Azkorbebeitiaren itzulera. Duela gutxi ama izan den abadiñoarrak, ederki hasi du denboraldia, eta denen bistan dira orain arte lorturiko emaitzak. Balore segurua da Oihana. Denboraldi bikaina izaten ari den beste neska, Uxoa Irigoyen getariarra da. Benetan aipatzekoak Talaia-Hondarribian eta Orioko lasterketan lorturiko lehen postuak. Bere adina eta progresioa kontutan harturik, Euskal Selekziorako hautagai nagusienetariko bat da. Zergaitik ez? Aipatu gabe ere ezin utzi, bizkai aldetik datozen aire berriak, besteak beste Sandra Sevillano, Eguzkiñe Intxaurbe eta Montse Vazquez. Hauen denboraldi hasera ona ere aipatzekoa, lehenengoak II.Bilbo Menditrail-en lorturiko bigarren postua eta bigarrenaren garaipena Apuko-ko Igoeran.
Bestalde faltan botatzen direnen artean ezin ahaztu, Elena Loyo gasteiztarra eta Laura Sola nafarra. Oraindik ia agertu ez diren arren (Elena lesio batean murgilduta) urtean zehar aurre xamar ibiliko diren esperantzarekin gaude.

Eta denboraldiko lehen erronka polita, igandean izango dugu Urnietan. Bertan izango dira besteak beste Leire Agirrezabala, Maite Maiora, Aitziber Ibarbia, Uxoa Irigoyen, Alizia Olazabal, Montse Vazquez, Izaskun Zubizarreta etab. Lehia irekia izango da dudarik gabe. Nor aterako da garaile?

Unai Ugartemendia

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather