BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendia

Gernikako mendi jaia ate-joka

Maiatzaren 18an izango da jaia: mendi martxa luzea eta laburra izango dira aukeran, baita mendi-lasterketa eta BTT irteera ere.
Gernikako mendi jaia 2013
Gernikako mendi jaia 2013 / Joanes

Mendi-martxa:

Arrolape Mendi Taldeak herriko udaletxearen laguntzaz, Gernikako II. Mendi jaia antolatu du. Gure itxaropena: mendizale, Busturialdeako herritar eta orokorrean, mendiko proben panoraman, egun entzutetsua bilakatzea datorren Maiatzaren 18an jokatuko dugun Gernikako Mendi Jaia. Azpimarratu nahiko genuke, martxa honetan ez dela lehiarik planteatzen. Mendizaletasuna bultzatu eta Gernika eta Urdaibai Biosferako parajeak ezagutaraztea dugu helburu.

08:00etan abiatuko dira ibiltariak 23km-ko ibilbideari aurre egitera eta bidean Gernikako Arbola, Lumo, San Martin Baseliza, Obar, Maorbe, Santiago Bidea, Errigoiti, Gainaga, Metxika, Baldatika, Foruko errota, Aixerrota eta Europa Parkea igaroko ditu. Gainditu beharreko desnibelak honako hauek: gorantz 1223 metro eta beherantz 1193 metro. Martxa laburrak aldiz, 8.5km izango ditu eta 11.00etan hasten da. Ibilbide historiko bezain ezezaguna, helburua, berau ezagutarazi eta txikienei naiz hasiberriei mendian ibiltzearen arra piztea izango da. Herritik berta-bertan dugun mendia ezagutu eta jolasleku izan dezaten. Bi aukeratarako anoa postuak egokituko dira eta bukaeran luntx/hamaiketako berezia eskainiko zaie parte-hartzaileei. Parte-hartzaile denei eskainiko zaie amaierako opari bat eta kamiseta teknikoa.

Informazio teknikoa:

- Irteera: Merkurio Iturria

- Luzera: 23km

- Altuera minimoa: 10m

- Altuera maximoa: 408m

- Gainbera positiboa: 1223m

- Gainbera negatiboa: 1193m

- Pasoko kontrolak: 2

- Anoa-postu likidoak: 2

- Anoa-postu solidoak: 2 (con el de meta)

- Osasun zerbitzua: Aixerrota y Gernika

- Dutxak: Santanape polikiroldegian

Mendi lasterketa

"II. Gernikako Mendi Jaia"-ko Mendi lasterketa, Urdaibai – Koparen (mendi lasterketen kopa) barne dagoen lasterketa da, Arrolape Mendi Taldeak antolatuko duelarik. Bi helburu nagusi uztartu nahirik gabiltza: batetik mendi lasterketak bultzatzea, eta bigarrenik, proposatzen den lasterketak, Urdaibaiko lasterketa eta martxen egutegian lekua hartzea. Ibilbidea, Gernika eta inguruetako bidezidor eta mendietatik izango da. Orotara 23km izango ditu, 1223 m desnibel positiboa eta 1193 metroko desnibel negatiboa. Ibilbideko punturik nabarmenetako batzuk: Lumo, Errigoiti, Maiaga, Baldatika eta Aixerroa dira. Aurretiko inskripzioetan 250 parte hartzaile onartuko dira, hala ere, egunean bertan inskribatzeko aukera egongo da. Urdaibaiko Erreserbaren baitan egonik (beste edozein lekutan ere), mendiarekiko eta naturarekiko begirunez jokatuko dugu denok. Saiakera berezia egin da ibilbidearen diseinuan, edertasuna eta tramuen konplexutasuna bilatu nahian. Parte hartzaileek Urdaibai-Kopako baldintzak eta araudiak onartuko dituzte. Froga amaitzean, parte hartzaile guztiek jasoko dute korrikalariaren-poltsa. Batia ere, lasterketa bukatzean, martxalari eta korrikalari guztiek "pasta party" jateko aukera izango dute, Pasealekuan bertan.

BTT II. edizioa:

Aurten iazko ilusio berdinarekin ekingo diogu "Gernika-Lumoko Mendi – Jaia"ren II.edizioari, BTT alorrean hain zuzen ere. Aurtengo ekimena maiatzaren 18an burutuko da. Gainera, datorren ekainaren 1ean ibilaldia Gernika-Lumon egingo denez, ospakizun honetan antolatuta dauden ekitaldi ezberdinen partaidea izango da Mendi-Jaia. Partaide bakoitzaren inskripzioarekin euro bat emango zaie Ibilaldiko antolatzaileei. 2014ko ediziorako ibilbide berria diseinatu dugu, %100ean BTT gainean egiteko. Ibilbideak zailtasun ertaina dauka ,bai maila fisikoan zein teknikoan, eta 38km eta 1200 metroko desnibel positiboa dauka. Urdaibaiko Erreserba Natural barrenean ibiliko gara, Sollube mendiaren magaletik hain zuzen ere. Ibilbidearen erdian (Paresi gainaren inguruan) horniketa solidoa eta likidoa egongo da, eta martxa bukatzerakoan pastarekin eginiko bazkari gozo-gozoa dastatzeko aukera izango dute partaide guztiok. Kamiseta tekniko bat emango zaie aurreinskripzioa egiten dutenei. Egunean inskripzioa egiten duten guztiei galtzerdiak emango zaizkie kamisetaren ordez. Beste barik, datorren maiatzaren 18an Gernika-Lumon itxaroten zaituztegu!!

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather