BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Mendia

Lehen hausnarketa

Amets egitea, ametsik ederrena.
/

Eguneroko horretan, gure bizi-erritmoa oso altua dela esan dezakegu: estres puntuak, gauzengatik kezkatze horrek, hurrengo etorri daitezkeen proiektu horiek pentsatzeak, laneko arazoak, lagunekin tirabirak, ... Azkenean, burua zerbaitetara olgatzen gaitu, baina gehienetan ez dira benetan benetan kezkatu behar gaituzten ardurak izaten. Beraz, gehienok, horri guztiari irteera edo deskonexio puntu hori aurkitzen saiatzen gara. Hori lortzera laguntzen dizkiguten hainbat eta hainbat ariketa badaude, bakoitzak norbere erara noski. Gehienenak, aisialdiarekin lotuta daude, baina oso gutxi dira norbere ametsen edota helburuei lotuta daudenak. Askok uste dute, "mundutik at" ibiltze horrek, minutuak edota orduak (bakoitzak posible duena), lasai egotearekin zerikusia izan behar duela, deskantsua hartzea eta gauzak erritmo baxuan egitea, "patxadaz", nire etxean esaten den bezala.

Amets egitea, gizakiok beharrezkoa dugun zerbait da, bizitzan aurrera jarraitzeko eta etorkizunera begira, motibazio puntu hori eskuratzeko bidean aurki ditzakegun arazoei aurre egin ahal izateko. Esaten dutenez, gizakiak behin amesten uzten duenean, arima galtzen ohi du, eta bizi baino, iraun egiten du.

Dugun denbora libre edo "askatasun denbora" hori, benetan maite dugun gauzetan erabili beharko genuke, horiek baitira gure gorputz atalak inoiz baino gogo eta indar gehienekin mugituko ditugun aldia, gure bizimodu eta ohituretatik aldentzen lagunduko digutenak.

Horretarako, gure buruan jartzen ditugun hesiak apurtzea da lehen pausua: "Ez dut inoiz lortuko", " Hau oso zaila da", " Ez dut honetarako balio"… etab izaten dira esaldi ohikoenak. Horrek izaten dira gure burmuinean jartzen ditugun lehen oztopoak. Baita ere besteek esango duten horrek, balantzan uzten gaitu, alderik alde, noraezean. Baina gehienetan, ezjakintasunetik hitz egiten duten horiek, ez dira benetako ameslariak izaten. Horiek, bekaizkeriaren ondorioz, beraiek lortu ez dituzten edota sekula planteatu ere ez dituzten horiek epaitzeko "gai" ikusten direnak baino ez dira, besteen ametsak zapuztea helburu dutenak. Javier Iriondok esaten duen bezala, "No puedes tener miedo a caerte, porque si no, no intentarías nada".

Gure bizitzan beti daude aro gogorrak eta aro xamurrak, baina beti jakin behar duguna da, izadian gertatzen den bezala, denak prozesu bat jarraitzen duela, eta beti bueltatuko dela lehengotasun edo antzekotasun egoera batera. Adibidez, asteko egunak. Larunbat-igandeak izaten ditugu gustuko, baina honen ostean beti dator astelehena, baina badakigu, goizago edo beranduago berriz itzuliko dela asteburu preziatu hori.

Beste faktore eragile bat teknologiaren aurrerapena da. Bizi garen gizarte honek, etengabeko beldurra izatera bultzatzen gaitu. Telebistan, irratian, interneteko albistegietan,… gizartean gertatzen diren gauza tragikoenak baino ez dituzte ezagutarazten, beraiei audientzia lortze horrek, sekulako morboa ematen baitie. Horrek guztiak, ezinegona, beldurra, ezegonkortasuna,… eta horrelako egoeretara bultzatzen gaitu inkonstienteki. Ondorioz, gauza negatibo horiek gu inguratzean, "beldurraren kiribilera" sartarazten gaitu eta guk eman dezakeguna dudan jartzen dugu, amesteari uzten diogu eta gure etorkizunean lor dezakegunaz zintzilik geratzen gara. Horregatik, informazio horiek nola barneratzean dago koxka, horrek baldintzatzen baikaitu nola pentsaraztera eta horrekin akordio doazen emozio batzuk sentiaraztera.

Norbanako bakoitzak, gauza horiek eramateko edota bereganatzeko autonomo dela esan dezakegu. Esaten den bezala, "dauden adina gizaki kopuru, halako mundu kopuru daude". Pentsatzen eta sentitzen dugunaren arabera, horrela sentituko gara. Kontutan hartuta bizi den ingurugiroak, horrek ere beti eramango gaitu gauzak era batera edo bestera burutzera, leku hartako ohiturak direla eta eraginda.

Gehienetan, eduki nahi dugun horrek motibatzen gaitu, amestera laguntzen gaitu, … Egia da, gizarte honek, norberak lortutako horretaz baloratzen gaituela. Baina, zuk definitu behar duzu zure balioen arabera, zure portaeraren arabera, zure printzipioen arabera, zurekin datorren zerbait da eta inork ez diezazula inoiz kendu. Barrutik zarenagatik definitu behar zara, ez kanpotik ikusten denarenetik. Zure baloreak hazten jarraitu, ikasten jarraitu besteengandik, honek, benetako poztasunera eramango baitzaitu.

Mundu hau, ameslariena da, eta amesten jarraitu behar dugu, bizitzeko grina, indarra eta ilusioa emango baitigutelako. Orain arte lortu ez duzun hori lortu nahi baldin baduzu, bihur zaitez orain arte izan ez zaren eta izan zaitezkeen pertsona horretan.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather