BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

himalaismoa Kangchenjunga

Tontorrera bidean

7.200 metroraino bidea prest.
Alex Txikon 7200 metrora
Alex Txikon 7200 metrora / Alex Txikon

Bi gau egin ditugu hirugarren kanpaleku honetan (7050 metro) eta, azkenik, 7200eko kotara arte hornitzea lortu dugu. Ez da gure buruari markatutako helburu (7500), baina gure onena emateak dakarren lasaitasunarekin goaz beherantz. Hurrengoan, ziur aski, gailurrerako asmoekin itzuliko gara. Kangchenjunga mendiaren iparraldeak eta hegoaldeak ez dute inolako antzik. Azken hau 2009urtean ezagutu nuen, baita 8500eko kota gainditu ere. Gaua eta eguna bezalakoak dira.

Bien bitartean, gaurkoa (maiatzak 12) egun berezia izan da behe kanpalekuan. Adamen urtebetetzea! 31 urte bete ditu gaur, etxetik hain urruti egonda, horrelako gauzek dimentsio handiagoa hartzen dute.
Atzo neguko espedizio batean egongo bagina bezala joan ginen lo zakuetara, sekulako eguraldi gogorragaz: elurra, haizea... Eta gaur goizean 10 bat zentimetroko elur geruzak estalita aurkitu dugu behe kanpalekua. Goizeko 8tan gosaldu eta, nola ez, Adam zoriondu dugu. Berak ez zuen espero, baina, halako ospakizunik prestatuko genuenik, ezta Ringi sukaldariak egindako pastela. Gainera, Arteumek patuko pare bat oparitu dizkio, berak josiak, material aislantea erabilita. Denisen liburua ere oparitu diogu, denek sinatuta. 'Happy Birthday' kantatu diogu, eta emozio handiko goiza izan da.

Egia esaten badizuet, uste du urduri samar gaudela denok, azken txanpa hau planifikatzeko eta gailurrerantza zein egunetan atera finkatzeko. Uste dut denok egon nahi dugula han goian, Kangchenjungak aukera ematen badigu behintzat.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather