BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendiko lasterketak

Maite Maiora eta Uxue Fraile, esfortzuaren ordaina

Bi euskaldunak, Transvulcaniako erreginak.
/

Irailaren 27an sorbaldatik operatu berritan, Maite Maiorarekin egoteko aukera izan nuen Elgoibarren. Handik bi egunetara, bizikletaren gainean jarria zen iada, rodillo pixkat egiten. Orduan jakin nuen, aurtengo denboraldian zerbait haundia egiteko gai izango zela. Oso kontzientziatuaz ikusteaz gain, oso motibatua eta gogo handiarekin somatu nuen. Hala ere, nire galderak jaso zuen erantzunak, harrituta utzi ninduen.
-Eta aurten zein egutegi? Lehenik eta behin krossak neguan, gero Espainiako Kopa, Zegama-Aizkorri eta…Transvulcania egiteko gogoa daukat.
-Transvulcania? Bai, ilusioa egiten dit eta saiatzeko gogoa daukat.
Denboraldia krossean hasi ostean eta neguan eskiko iraupen luzeko proba batzuk eginda gero, denboraldiari bikain ekin dio Maitek. Lehenik Urnietako Maratoi Erdiko errekorra jeitsi zuen, gero Espainiako Kopako lehen froga irabazi eta bere herriko lasterketa berriro ere poltsikoratu zuen.
Baina Transvulcania beste gauza bat da, eta bertan ere bere indarra eta gogoa bistarazi ditu beste behin. Izen haundien artean, bera izan da bigarren, bere debutean. Bere konstantzia agerian utzi du beste behin mendaroarrak. Eta orain galdera beste hau da.
Zer egingo du Zegaman? Nik behintzat, podiumean ikusten dut.

Apirilaren 27ko astebukaeran, Uxue Fraile hobeto ezagutzeko aukera izan nuen. Arenas de Cabralesetik jasotako gonbidapena, ederki probestu genuen, bertan lasterketa egin eta Uxuerekin bazkari eta afari garaian (Jokin Lizeaga ere tartean zen) solasalditxo batzuk izateko. Hogeitamar urte korrika daramatzan bati entzutea, beti ere gustokoa da. Ez daki ezer ba…
Larunbatean, Km. Bertikala ospatu ostean (3. postuan), etxeratu eta etzen oso ondo sentitzen. Hurrengo goizean jeiki eta gau txar bat pasa ondoren, lasterketan ez ateratzea erabaki zuen. Etzegoen lasai. Handik bi astetara, Transvulcania zuen eta urduri zen. Etxera gentorrela, berarekin hiru orduz hitzegiteko aukera izan nuen. Nik lasai egoteko esaten nion arren, berak, oso denbora gutxi zuela eta aurkariak/lagunak oso ondo zeudela errepikatzen zidan. Agurtzeko garaian, zera esan nion:
-Lasai Uxue, aurten ere berriro, izugarrizko lasterketa egingo duzu.
-Ea egia den !!
Eta bai, horrela izan da. Bigarren urtez jarraian podiumeko hirugarren lekua berea izan du. Benetan poztu nintzen beregatik. Urte guzti hauetako esfortzuak pena merezi izan diolako eta aurrerantzean ere poz handiak emango dizkigulako.

Unai Ugartemendia

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather