BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendiko lasterketak

Eta 2014a Jokin Lizeagaren urtea balitz Zegama-Aizkorrin?

Urnietarra sasoi betean da Munduko Kopako lehen probarako.
/

Bai, askok pentsatuko duzute erotuta nagoela, eta lehena Jokin bera. Aspaldi ez dela berari entzuna diot Luis Alberto Hernando eta Marco De Gasperi, beste maila batean daudela. Eta zer esanik ez Kilian Jornet. Hala ere nik, Jokinengan sinismen handia jarria daukat. Azken urteotara begira jarriko naiz, eta bere urtea izan daitekeela esaten dudanean ez naiz brometan ari.
Orain bi urte Zegamara, hilabete bat entrenatuta etorri zen stressagatik izandako tibia haustura baten ondorioz. Nik Saint Spiritutik pasa zenean (aurretik 30-35 bat izango zituen) ez nuen euro bat bera ere jokatuko, lehen euskalduna izango zenik. Baina Jokinek ederki ezagutzen du Zegama, eta bazekien azkeneko jeitsieran asko korri egin beharko zutela besteek, berak aurretik pasa ez zitzan. Esan daiteke, sorpresa handia izan zela denontzat, 2012ko lehen euskalduna izatea.
2013an berriz, denen ahotan zegoen bere izena. Aurreko urtean pasa zena, jendeak oraindik buruan zuen. Urtea lasterketak irabaziz hasi zuen, besteen artean Senperen, Urnietan eta Donostian. Eta Jokinek etzuen hutsegin beste behin Zegaman, bere errekor pertsonala ezarriaz 4:08:40 denborarekin.
2014. urte hau, aurrekoaren antzeko hasi du. Lasterketa berdinak irabaziaz, eta gainera hauen errekorrak hobetuaz. Berak badaki, begirada guztiak Kilian, Luis Alberto eta Marco-rengan egongo direla, eta bere lasterketa egin behar duela. Aurtengoan bere denbora onena egingo duela ia ziurtzat jo nezake. Nire apostua 4:02 eta 4:04 artean kokatzen dut. Badut konfidantza beragan, eta zuk? Igandean ikusiko dugu.

Unai Ugartemendia

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather