BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendiko lasterketak

Kepa Larreari eskaini nahi diot txapelketa hau

Penyagolosa (118 km, +5439). Espainako ultra distantziako txapelketa. Emaitza: Lehenengo neska, 23. sailkapen orokorrean. Denbora: 14:34:54
Penyagolosa (Castello)
Penyagolosa (Castello) / Santiago Ruiz

Ostiral goizean umeak eskolan utzi ondoren, Asier eta biok Aitor Ayalaren bila joan gara (korrikalari bat, lagun bat), lasterketa elkarrekin egiteko asmoa daukagu, baina gauza argi batekin, norbait indartsu egonez gero joateko baimena dauka arazo barik.
Castellonerako bidaia ia 6 ordukoa izan arren motza egin zaigu irri artean, whatsapak, mezuak,... eta konturatu orduko heldu gara.
Seiak inguruan dortsalaren bila eta han ezagun batzuk ikusi ditugu. Nire Land Team taldeko korrikalari ospetsu batekin, Remigio Queral, geratu gara eta ibilbidea nolakoa den azaldu digu gero, Adolfekin, Castellon bizi den aspaldiko lagunarekin. Afaltzeko ordua heldu da, gero motxilak prestatu, furgoneta, etab.
Goizeko 4:30ean jaiki gara, eta asko afaldu arren bizkotxo zati handi bat jan dut, bete-betea nago baina lasterketan zehar bajatuko da.
Irteera ikusgarria da, korrikalari asko. Bi mila baino gehiago gara baina ez da zaila izan aurrean jartzea. Eta gu, beti moduan gure lasterketara, gure erritmoa hartu eta gure karrera egitera.
Baina nahi gabe beste neska batzuek nortzuk diren eta non dauden gustatzen zait jakitea eta inguruari begiratu diot.
Lasterketa hasieratik lehenengo postuan goaz, baina bat-batean lurrera jausi naiz eta belaunean kolpe txiki bat hartu dut. Ez da asko, eta aurrera jarraitu dugu.
Kilometroak aurrera doaz. Kontrolean esan digute 4 minutuko aldea daukagula bigarren neskarekiko. Ez da asko, hau hasi besterik ez da egin.
Ez dakit zein kilometrotan Aitor berriro erori da harriz betetako leku batean eta kolpe ederra hartu du saihetsetan. Altxatuz eta aurrera egin dugu baina hurrengo anoa-postuan masajea hartzera geratu da. Asierrek lasterketan jarraituko duela esan dit, baina 60. kilometroan bertan behera utzi du lasterketa. Min handia dauka eta erietxera eraman dute aztertzeko. Lasai egoteko esan dit. Erraza da esatea Lasai baina burua bueltaka daukat eta musika jarri dut gehiegi ez pentsatzeko.
Kilometroek aurrera egin eta Gaizka Barañanorekin egin dut topo, hanketako karranpark direla eta lasterketa uzteko asmoz dago. "Hona etorri eta erretiratu?" Esan diot lasaitzeko. Ehunmiletarako entrenamendu moduan hartzeko esan diot, eta nirekin jarraitu du, baina atzera eta aurrera dabil, batzuetan bera aurrera eta besteetan ni.
Cullan (73km) esan didate bigarren eta hirugarren neska oso hurbil daudela eta erritmoa indartu dut 6 minutuko tartea egin arte.
Handik aurrera, kilometroak, beroa, nekea. Eta bigarrenez erori naiz, eta betiko belaunean kolpea hartu, baina gutxi falta da bukatzeko eta Gaizkaren animoekin helmuga gero eta hurbilago. Kilometro eskas bukatzeko falta zaigunean abisatu digute bigarrena oso hurbil datorrela eta azken indarrak aterata sprinean sartu naiz helmugaraino.
Baina han ez daude ez Asier ez Aitor garaipena partekatzeko. Jose Losquiños eta Sandrorekin ospatu du garaipena, Land taldekoak, lasterketan zehar animo asko eman dizkidate.
Gero argazkiak, elkarrizketa, doping kontrola, dutxa, kurak, podiuma....eta orduan agertu dira Asier eta Aitor etxera joatek gogoz, oso nekatuta.
Eta etxerako bidaia gogorra, alde batetik pozik irabazi egin dudalako, baina bestetik triste, Aitorrek min handia daukalako. Lasterketan gauza bakarra neraman buruan, irabaziz gero nire lagunari eskainiko niola, eta hori egin nahi dut, Kepa Larreari eskaini nahi diot txapelketa hau. Berak badaki nahi duenerako hemen naukala.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather