BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Abertzaletasun hutsalez eta kirolaz

/

2014-06-02 / Ander Garmendia

Euskaltrails lasterketan gozatutakoaren kronika behar zuen honek, baina Camille Extremen ikusle egon ostean, beharrezkoak sentitzen ditudan hausnarketa batzuk dakarzkit honera, entzundakoaren harira.

Dardarka egin omen zuten atzo, errepide bazterretan topatuak izatearen zain dauden aiton-amonen errautsek. Baita Intxortako azken oihuek. Baita Bagdadeko adingabeko negarrek, eta adinekoek. Dardarka, euskarazko ahots batzuek lasterketan bigarren zihoana animatu zutenean. Dardarka, bigarren hori "Tercio Viejo de Sicilia nº 67" Infanteria Arineko Erregimenduko soldadua delako, dortsala kentzen duenean. Eta jarrita duenean ere, askok ahaztu arren. Dardarka egin omen zuten ere, aurreko Igandean, Sancti Spiritutik Aizkorriranzko animoen oihartzunean.

Bitartean, ikurriña eta irrintziak, eta kate entzutetsu bat ate joka. Azken honen zarata beroak estaltzen ote digu loturik ditugun beste kateen zarata hotza? Eta zergaitik du hain zapore eskasa goi-mailako kirolaren eta identitateen arteko nahasturak? Lan xamurragoa ei da katebegi berriak lotzea, erdoildutakoak apurtzea baino. Eskutik heltzea, hau baztertzea baino. Baina pisutsuegiak dira kateak.

Despolitizazio saiakera eta desakreditazio hutsalak, hutsalak dira. Tira. Jakin badakigu zer egin zuen erregimendu horrek Gipuzkoan. Badakigu zer sinatu zen Azoreseko bileran, eta badakigu zergaitik jarraitzen duten egun Gipuzkoan. Eta gezurra dirudi. Bere azken liburuko tesian historia lapurtu digutela azaltzen du politologo ezagun batek. Hala behar du. Eta gezurra dirudi.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa