BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendiko lasterketak

Iban Letamendi, edozein selekziotan beharrezkoa

Azken urtean harridura sortu du oñatiarrak.
/ Aritz Gordo

Duela ia urtebete izan nuen, Zermatten (Suitza), Iban Letamendi (1978, Oñati, Gipuzkoa) ezagutzeko aukera. Aurretik bere izena aspaldi xamar entzuna nuen arren, ez nuen 2013ko abuztuko azken egun haietara arte bera ezagutzeko aukerarik izan. Ni, beste lagun pare batekin, Chamonix aldera joana nintzen egun batzuk igarotzera, eta bera Zermatt herrian zen, Munduko Kopako lasterketa bat korritzen. Euskal Selekziora iritsi berria zen (Zegaman egindako debut bikainari esker), eta horrek munduko kopako lasterketa bat korritzeko aukera eman zion.

Ez zeraman denbora asko mendi lasterketetako mundu honetan, eta hasieratik ikusten zen zeresana emango zuela. Gaztetan futbolean ibilia zen, eta ondo, gainera. Bertako Euskal Selekzioa ere probatu zuen jubenil kategorian. Gerora, eski iraupenean pasa zituen ondorengo urteak, bertan emaitza bikainak lortuaz. Emaitza on horiek berriro ere Euskal Selekziora eraman zuten.

Lehengo urtean hasi zen mendi lasterketatan, eta lortutako progresioa benetan aipagarria izaten ari da. 2013ko maiatzean, Aizkorrin debutatzeko aukera ederki probestu ondoren, Euskal Selekzioan sartu zen, eta handik aurrera lortutako emaitzek agerian utzi dute haren maila. Aurtengoan, berriz, Espainiako Kopako lider ere ikusi berri dugu, nahiz eta azken asteetan izandako arazo fisiko batzuk direla medio lidergoa galdu. Gerora, aurtengo Zegama-Aizkorrin harridura eragin duenetako bat izan da. Zalantza batzuekin azaldu bazen ere, berak lortutako markak (4 ordu, 04,42) ez zuen inor harritu helmugan.

Selekziokideen artean ere oso apreziatua da oñatiarra. Beteranoentzat kontuan hartu beharreko beste iritzi bat da, eta gazteenek "aitonaren" paperean jartzen duten arren, berak duen esperientzia kontuan hartzen dute. Eta horrek zerbait esan nahi du.

Zorte on, Iban, aurtengo denboraldian!!!

Unai Ugartemendia.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather