transpirenaica
2014-07-17 / Zigor Iturrieta
Zigor Iturrietaren hurrengo erronka Pirinioak hamar egunetan zeharkatzea izango da, kanpoko laguntzarik gabe. Horretarako, korrikalariak motxila batean eramango du behar duen material eta jateko guztia, eta Pirinioetako aterpetxeetan egingo du lo.
Uztailaren 20an aterako da Creus lurmuturretik (Katalunia), eta hamar egunera Higer lurmuturrean (Euskal Herria) amaituko du erronka. 800 km eta 40.000 metroko desnibel positiboa gaindituko ditu gutxi gorabehera.
Korrikalariak GoPro kamera bat eramango du irudiak grabatzeko, eta egunero saiatuko da horiek sare sozialetan partekatzen.