BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

dolomitak

Canazeitik bueltan

Pozarren hirugarren postuarekin.
Canazei
Canazei / Iosu Juaristi

2014-07-22 / Maite Maiora

Santanderren lur hartu berri dugu. Lasterketa hau prestigio handikoa da eta niri neroni asko gustatzen zait. Parte-hartzaileen maila izugarria izan da eta erdi gaixo egon naizela kontuan hartuta, ezin diot neure buruari gehiago eskatu. Oro har, oso asteburu ona izan da. Ostiralean seigarren postuan amaitu nuen kilometro bertikala, iazko denbora bi minutu eta erdian hobetuta. Igandean, berriz, 22 kilometroko proban, hirugarren helmugaratu eta 6 minutuan baino gehiagoan hobetu nuen iazko denbora. Pozarren nago!

Hurrengo hitzordua larunbatean izango dut, kilometro bertikalen Espainiako txapelketan.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather