BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

liburua

Mila izarreko hotelak

'30 vivacs en cumbres del Pirineo' liburua, Jon Pérez Feito-ren eskutik.
30 vivacs en cumbres del pirineo
30 vivacs en cumbres del pirineo / Jon Pérez Feito

Naturarekin bat egiteko, Pirinioetako tontorretan lo egitearen pareko gauza gutxi daude. Eguzkiaren ikuskizunaz gozatzeko balkoi paregabea ere bihurtzen zaigu. Gaueko isiltasunaren soinu ozenak entzuteko kapazak izan gaitezke; eta, batez ere, gure gogoetetan murgiltzeko aukera ezin hobea izango dugu. Gu, geure burua eta naturaren arteko bakarrizketak izango ditugu aurrez aurre.

Horixe da Jon Pérez Feitok 30 vivacs en cumbres del Pirineo liburuarekin proposatzen diguna. Ez al diozu sekula galdetu zeure buruari, tontorra zapaldu ostean, zenbat bizipen galtzen ari garen aldapa jaisten hasten garen momentuan? Seguruenik, Pirinioetan zerbait esploratzeko badugu oraindik; tontorretan gaua pasatzea izango litzateke.

Jonen liburuak, mendi horien aipamenaz gain, ibilbidearen informazio osoa zabaltzen digu: beharrezko ekipamendutik hasita, tontorrera igotzeko bidea zein den azalduz. Beraz, informazio baliagarria izango dugu esku artean liburuko edozein mendi igo nahi izanez gero.

Bertan, atalez atal biltzen den informazioa Ezkaurre eta Auñamenditik hasi, Posets eta Perdiguero zeharkatu eta Puigmal eta Carlit-eraino iristen da. Ez dugu inongo dirutzarik ordaindu behar izar asko dituen hotel batean lo egiteko. Egin esan, ez dugu tontor horiek baino izar gehiago duen hotelik topatuko. Mila izarreko hotelean egon baikaitezke lotan.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa