BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendiko lasterketak

Eta euskaldunen UTMB balitz aurtengoa?

Iker Karrera, Silvia Trigueros, Jabi Dominguez eta Uxue Fraile, onenekin lehian
/

Ez, ez litzateke ehun urtetik behin gertatzen diren mirarien antzekoa izango. Aterako direnen lasterkari izarren artean, izen handiko korrikalariak direlako baizik. Aurtengo denboraldiari amaiera emateko aukera paregabea dute laurek ere, beraz zergatik ez pentsatu zilegi litzatekeela?

Iker Karrera: Amezketarra faboritoetariko bat da duda izpirik gabe. Denboraldia nahi bezala joan ez bazaio ere, badaki ederki asko zer den bigarren egitea UTMBn. 2012ko urtean, Kilian Jornet haundiarekin igaro zituen ordurik gehienak eta azkeneko momentuan bakarrik askatu zuen euskalduna. Lesioek pakean utzi ez duten arren, azken hilabetetako garaipenek berriro ere aurrekaldean jartzen dute. Eta irabaziko balu?

Jabi Dominguez: Honek ere ederki daki zer den podiuma zapaltzea. 2013ko urtean, berriro ere agerian jarri zuen sufritzea zer den. Aurkari guztiak pixkanaka erortzen zihoazen einean, gasteiztarrak hor jarraitzen zuen. Lehengo urtean sorpresa izan bazen ere, aurtengoan bere izena ondo azpimarratuta izango dute Anton Kupricka, Dakota Jones eta beste favorito guztiek ere. Zergatik ez amestu aurtengoan ere?

Uxue Fraile: Distantzia luzean bere debuta izango den honetan, bere azken emaitzek urte haserako zalantza guztiak uxatu ditu. Sufritzen ederki dakien korrikalaria da donostiarra eta oraingoan ere ziur naiz, berea emanda itzuliko dela Chamonix-etik. Zorte pixka batekin, bost lehenengoen artean ikusten dut. Eta pixkat gorago zergatik ez?

Silvia Trigueros: Abadiñoarraren denboraldia txapela kentzeko modukoa izatenda. Lehengo urteko garaipenek, aurtengoan ere izan dute segida. Honek ere gertu izan zuen 2013an podiuma eta aurten emandako aurrerapausuarekin, podiuma zapaltzeko moduan dagoela esango nuke. Bere aurkariek jakin badakite ezingo dutela bakarrik utzi. Eta podiuma zapalduko balu?

Zorte on laurei eta bertan izango diren euskaldun guztiei!!

Unai Ugartemendia.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather