BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendiko lasterketak

Francesca Canepa, iruzurraren ordainetan?

Irabazteko, denak balio al du?
/

Albistea atzokoa den arren, gaurko egunean emango du zeresana. Francesca Canepa lasterkari italiarrak, 2013ko susmoak berriro ere bere gain hartu du pertsonaia. Aste honetan ospatzen ari den TOR DE GEANTS lasterketa haundiak (330 km. eta 24000 m D+) albiste txarrak ekarri dizkigu Aosta-ko bailaratik. 2013ko urtean susmoa zena, 2014ak lasterketek duten errealitate gordinena ekarri digu. Antolatzaileek badirudi aurtengoan begiak ireki eta ezdutela pasatzen utziko italiarraren jokaera zikina. Dirudienez Les Goilles (Cogne) ko gunea saltatu eta ez omen zen bertatik pasa (lasterkariren batek kotxean ikusi omen zuen). Bazuen jendeak susmoa beragan (lehengo urtean moto baten gainean ikusi omen zuten) eta dirudienez susmoa egi bihurtu du. Antolatzaileek bazuten lehengo urteko berri (frogatu ez bazen ere) eta oraingoan badirudi harrapatu egin dutela. 2013ko urtean Iker Karrera haundiak irabazitako lasterketak, hutsune handiegiak dituela bistarazi digu, eta 2015 urteari begira lana pilatuko zaien irudimena dut. Bi aldiz irabazia du Cannepa-k lasterketa eta orain galdera asko gelditzen dira aidean.

Eta irabazitako urtetan horrela ibili bazen? Zenbateko santzioa merezi du? Irabazteko denak balio al du? Zertara iritxi behar dugu?

Unai Ugartemendia

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather