BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendiko lasterketak

Hassan Ait Xau, umiltasunaren ikur

Euskal selekzioko liderretako bat
/

Iada bi urte dira Igor Lopezek Euskaltrail webgunea hartzeko aukera eman zigula. Bi urte hauetan jende mordoa ezagutzeko aukera izan dut, eta inorengandik ez dut kexarik. Antolatzaile, lasterkari edota hautatzaileak ezagutzeko aukera eman dit Euskaltrailek. Jendeak askotan esan izan dit pertsona askorekin ez naizela objetiboa izaten, gehiegi babesten ditudala. Badira lasterkari pare bat iada 10 urte baino gehiago ezagutzen ditudala, Jokin Lizeaga eta Hassan Ait Xau. Eta agian egia izango da ez naizela batere objetiboa hauekin, ezta izan nahi ere !! Jokinengatik hurrengo batean arituko naizenez, gaur Hassanengatik arituko naiz
2001. urtea izango zen futbolean ibiltzen ziren kuadrillako lagunak afari batean komentatu zutela.
-Entrenatzera kanpotar bat etorri berri dek. Futbolean "sin más" egiten dik, baina korrika !! Hori dek korri egin beharra !!
Hassan Ait Xau (Todgha, Maroko, 1977) zen. Handik aurrera askotan topatzen ginen, bera Billabonan bizi zen eta ni berriz Andoainen. Gero lasterka hasi eta inguruko herritako lasterketa guztietan aurrean izaten zen. Halako batean, Andoaingo Zumeatarra taldean hasi zen eta berarekiko gertutasuna areagotu egin zen. Orduan ere beti berak izaten zuen "aurreneko hitza".
-Zer moduz, Unai? Dena ondo?

Eta oraindik horrela jarraitzen du. Iñoiz ez dut inorengandik gaizki hitzegiten aditu, ezta inor ere beragatik gaizki esaka entzun. Euskal Selekziokoen artean ere, estima haundiko mutila da Hassan. Beragatik galdetuta, "kriston tipoa", "zintzoa", "esker oneko mutila", "jatorra" bezalako hitzak entzuten dira, baina denen gainetik, "umila" hitza azaltzen da. Ofizioz iturgina, oso familia gizona degu eta lagunen lagun dela esan dezaket. Bitxikeri bat kontatze aldera, 2013ko udaran Zermatt-en elkarrekin egoteko aukera izan genuen. Afarioste batean, nire negurako asmoak zein ziren galdetu eta maratoia egin nahi nuela komentatu nion. Berak azkar.
-Nik lagunduko dizut !!
-Ederki egongo zen, eh !! A ze luxuzko "liebrea" !!
Udara amaitu eta nire maratoiko planak azkar ahaztu nituen urrirako, belauneko arazo batzuk medio. Azaroaren amaieran bere dei bat jaso nuen mugikorrean.
-Aupa Unai. Iganderako prest?
-Aupa Hassan. Zer? Igandean zer da ba? (ni iada gogoratu ere enintzen egiten).
-Ez al dezu ba maratoia korri egin behar?
Ixilik gelditu nintzen. Nire artean pentsatzen nuen, "…ni gogoratu ez eta Hassan gogoratu !! Hau dek tipoa !! Horrelakoetan ikusten da pertsonen maila. Senar handia duzu, Ainhoa, eta aita ikaragarria, Alaia.

*Hitza hartzen dizut Hassan, aurtengoan agian?

Unai Ugartemendia

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather