BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendiko lasterketak

'Pyrenaica' ez itxi, mesedez!!

Euskal mendizaleen ikur eta gidari izan dena arrisku larrian da.
/

Susmoa aspalditik dabilen arren, beteko ez den esperantza egunerokoa da. 1926. urtean Euskal Mendi Federazioko zuzendari zen Jose Ramon Murgak abian jarri zuen hiruhilabetekariari denbora gutxi gelditzen omen zaio. Gogoan dut non topatu nuen lehenbizikoz Pyrenaica aldizkaria. Izango dira 25 urte saskibaloain nenbilela orkatila bihurritu nuela. Hura errekuperatzera Donostian kontsulta zuen petrikillo batengana joaten nintzen. Behin han itxaron gelan nengoela, beste hainbat rebista eta aldizkariren artean, portadan eskalatzaile baten irudiak, berau hartu eta ikuskatzera eraman ninduen. Bertan agertzen zen informazio iturri andanak harrituta utzi ninduen. Garai hartan iada hain gogoko nituen mendien informazio, ibilbide eta mendizaleen gogoetak azaltzen ziren.

Handik aurrera, ikusten nuen leku gehienetan eskuan hartu eta berau irakurtzeko aukera ez nuen galtzen. Nire sorpresa haundiena halare, mendian federatu eta etxera bidaltzen zutela konturatu nintzenean hartu nuen. Izango dira honetaz, 10 bat urte eta geroztik etxean jasotzen dudan aldiro, ez dut irakurri arteko onik izaten.

Pena izugarria emango lidake, mantentzeko aukerarik ez balego. Euskal mendizaleentzat ikur eta gida berezia izan da azken urteotan eta ezin dugu horrela itzaltzen utzi.

Unai Ugartemendia.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather