BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Annapurna

Hogei bat lagun hil dira Annapurnako trekking-a egiten ari zirela

Annapurnako trekking-eko lekurik garaienean, Throung La-ko lepoan, dozena bat lagun hil dira elur ekaitz batek harrapatuta.
/ RTVE

2014-10-15 / Berria

Nepalgo Gobernuko iturrien arabera, gutxienez 21 mendizale hil dira Annapurnako trekking-eko punturik garaienean, Throung Lan (5.419 metro). Nepalgo Armadako bozeramaile Niranjan Shresthak adierazi duenez, elur ekaitz batek harrapatu zituen hainbat mendizale puntu horretan. Hainbat herrialdetako mendizaleak daude, tartean europarrak, israeldarrak, nepaldarrak eta indiarrak. Mendizaleak elurrak harrapatuta geratu dira, eta, oraingoz batzuen gorpuak bakarrik erreskatatu ahal izan dituzte.

Inguru horretatik ere atera dituzte bizirik 38 mendizale, armadaren bi helikopterotan, Shresthak informatu duenez. Bestalde, Manang-eko eskualdean lau mendizale kanadar eta indiar bat hil ziren. Talde bereko beste hiru kanadar eta indiar bat gaur erreskatatu dituzte.

Himalaia gogor jo du egunotan Asiatik igaro den Hudhud zikloiak, eta ez-ohiko eurite eta elurte eragin ditu Nepalen. Kontuan eduki behar da oraintxe dela Nepalen trekking-eko denboraldirik indartsuena, eta milaka mendizale ari direla trekking bide ohikoenak igarotzen.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather