BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Annapurna

Erreskate lanetan jarraitzen dute Himalaian, ekaitzen ondorioz 38 lagun hil eta gero

407 mendizale atera dituzte bizirik, bilaketa lanetan ari den operatiboak jakinarazi duenez.
Nepalgo Armada Mustangen, erreskate lanetan.
Nepalgo Armada Mustangen, erreskate lanetan. / / Nepalgo Armada

Gutxienez 38 mendizale hil dira Annapurnako trekking-eko punturik garaienean, Throung Lan (5.419 metro). Nepalgo Armadako bozeramaile Niranjan Shresthak adierazi zuenez, elur ekaitz batek harrapatu zituen hainbat mendizale puntu horretan. Hainbat herrialdetako mendizaleak daude, tartean europarrak, israeldarrak, nepaldarrak eta indiarrak. Mendizaleak elurrak harrapatuta geratu dira.

Erreskate lanetan jarraitzen dute, eta gora egin du bizirik topatu dituzten mendizaleen kopuruak ere. 407 atera dituzte bizirik, eta horietatik 226 dira atzerritarrak, Nepalgo Kultura eta Turismo Ministerioak jakinarazi duenez. Zabalik daude trekking bideak, baina Ramesh Dhamala Trekking Agenteen Elkarteko presidenteak eskatu du bertara doazenek ekipamendu egokiak eta egiaztatutako gidak eraman ditzatela.

1995az geroztik Himalaian gertatutako ezbehar handiena da Annapurnakoa. Orduko hartan 26 mendizale hil ziren Everestera igotzen ari zirela. Hain zuzen, mendi horretara zihoazela hil ziren hamasei sherpa apirilean.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather