BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendiko lasterketak

Maite Maiora, a ze urtea !!

Bikaina izan da mendaroarraren urtea
/

2014. urtea ez du nolanahikoan ahaztuko Maite Maiorak (1980, Mendaro, Gipuzkoa). 2013ko irailean ebakuntza egin ziotenetik jada urte eta gehiago igaro denean, garaipenak besterik ez ditu bildu. Errekuperazioan hasita zegoenean, berarekin egoteko aukera izan nuen. Ordurako besoa gorputzean bildua eramaten zuen arren, hasia zen ordurako bizikleta estatikoaren gainean. Denboraldian zehar zer egingo zuen galdetu nionean, Transvulcania hitza atera zen bere ezpainetatik:
-Transvulcania?
-Bai, oraindik ez dakit ziur baina asko gustatuko litzaidake probatzea.
Urte hasera krossetan lasterka pasa zuen, gorputzak denboraldian zehar izango zuen desgastearen berri izan zezan. Euskal Herriko mendi lasterketetako egutegiari berriz, Urnietako mendi maratoian eman zion eta orduan bere gorputz aldaketak zeresan asko eman bazuen ere, argi zegoen zertan zebilen. Bazekien, Munduko Kopan aurrean ibiltzeko zer nolako esfortzua egin beharko zuen. Denboraldia aurrera zihoan einean, bere garaipenak geroz eta sona haundiagoa izaten ari ziren. Jarraian erori ziren, Vall del Congost, Urnieta, Oturia eta Kilimoneko garaipenak, eta hauen atzetik Transvulcaniako 2. postua eta zer esanik ez, Zegama-Aizkorriko 3. postu bikain hura.
Udarako lasterketak ere, mendaroarraren itzala izan dute bere ibilbideetan. Chamonixeko Munduko txapelketan, 6. Skyrace modalitatean eta 5. Kilometro Bertikalean, Zumaian garaile, eta 3. bai Dolomitetan eta baita Ultraks Matterhorn. Artean Espainiako Txapeldun izan zen Km. Bertikaletako zirkuituan.
Baina hala ere onena iristear zegoen. Irailarekin batera iritxi ziren garaipenik esanguratsuenak. Euskal Herriko txapeldun Axari Trailen, Dukado maratoia, Espainiako Txapeldun, Munduko Kopako Limone lasterketa eta denboraldia amaitzeko Gorbeia Suzieneko garaipena. Denboraldi itzela 2013koari jarraipena emanez. Zer ekarriko digu 2015ak? Zorionak Maite !!

Unai Ugartemendia.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather