BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendi-lasterketak

Urteko balorazioa

Limone
Limone / Aritz Gordo

Orain egun gutxi, ohikoa baino luzeagoa izan den mendi lasterketen denboraldia amaitutzat
eman zuen Euskal Selekzioak.
Hainbat hilabete pasa dira Otsailean taldeak aurkezpena egin zuenetik, bitartean, Euskal
Herriko, Espainiako eta Mundu mailako hainbat lasterketatan parte hartu dute taldekideek.
Lehen agerpena, Espainiako koparako puntuagarria zen Congost-eko lasterketan egin zuen
taldeak, bertan Iban Letamendik bakarrik hartu ahal izan zuen parte, beste korrikalarien lesioak
zirela eta. 42 kilometroko lasterketa goiztiar honetan, Ibanek sekulako 3. postua lortu zuen.
Egunek eta Euskal Herriko lasterketek aurrera egin ahala, hainbat korrikalarik lortutako emaitzen
ondorioz, Euskal Selekzioak hainbat kide berri batu zituen taldera, batetik Uxoa Irigoien
Getariarra, bestetik, Dabid Garcia Durangarra. Taldea osaturik, Espainiako kopako bigarren froga
izan zen hurrena, Malagan eta bertan Iban 6. Sailkatu zen eta ondorioz Espainiako kopan lidertza
lortu zuen.
Maiatzarekin batera mendi lasterketetako korrikalari askorentzat urteko zita garrantzitsuena,
Zegama Aizkorri mendi maratoia. Bertan, inoiz lortu gabeko markak izan ziren eta selekzioko
korrikalariek ere, orain urte gutxi ezinezkoak ziruditen denborak lortu zituzten. Taldeko lehena
Jokin Lizeaga izan zen 7. sailkaturik, 4 orduko marka hobetuz gainera, ondoren Aritz Egea
Urretxuarra (10), Iban Letamendi (14), Hassan Ait Chaou (19) eta Dabid Garcia (49) Nesketan ere
emaitza bikainak lortu zituzten taldekide guztiek, lehen sailkatua selekzioko elastikoa
lehendabizikoz jantziz Ana Conde 6. ondoren Leire Agirrezabala (7), Aitziber Ibarbia (11), Uxoa
Irigoien (12) eta Oihana Azkorbebeitia (14).
Maratoiak momentu onak utzi zituen arren, Jokin, Iban eta Aitziberren lesioaren berri izan zuen
taldeak eta ondorioz denboraldiari agur esan behar izan zioten hiruek. Guzti honen ondoren,
denboraldiko hasierako planteamendua alde batera utzi behar izan zen, hainbat aldaketa izan
zirelarik.
Zegama-Aizkorrin taldekideek indar guztiak xahutu eta astebetera Espainiako txapelketa ospatu
zen. Bertan, Jon Urdangarin, Mikel Albeniz, Dabid Garcia, Hassan Ait Chaou, Xabat Manzisidor,
Iñaki Uribe-Etxebarria, Uxoa Irigoien, Elena Calvillo, Oihana Azkorbebeitia, Leire Agirrezabala eta
Ana Condek ordezkatu zuten Euskal taldea. Nafar Piriniotako lehian, selekzioak, 3. postua lortu
zuen gizonezkoen sailkapenean.
Atseden aste batzuen ondoren, berriz ere Catalunyara egin zuen bidaia selekzioak, Vilallerrera
hain zuzen ere. Ana Conde eta Uxoa Irigoienek bigarren eta hirugarren postuak lortu zituzten
hurrenez hurren eta Hassan Ait Chaouk laugarrena.
Aurrez aipaturiko lesioak medio, selekzioa Espainiako kopa alde batera utzi eta munduko kopan
zentratu zen. Zegamako lastesterketaren ondoren, kopako bigarren lehia Dolomitetako
Canazein ospatu zen. Aritz Egea 3152. Metroko garaiera duen eta lasterketako punturik altuena
den Piz Boe mendian lasterketako buru zen Kilian Jornetekin batera eta azkenean 8. postu bikain
bat lortu zuen eta Hassanek 21. eta Ana Condek 11.
Dolomitak alde batera utzi eta atseden handi gabe, taldea Suitzara abiatu zen, mendi lasterketa
zaharrenetako batetara, Anniviers bailaran burutzen den Sierre-Zinalera hain zuzen ere.
Jaitsierak baino igoera gehiago dituen lasterketa bizkorrean, Aritz eta Hassanek 21 eta 23.
postuak lortu zituzten hurrenez hurren. Ana, Dabid eta Leirek lehia utzi behar izan zuten, guztiak
ere min harturik.
Skyrunning-eko munduko serietako ondorengoa ere Suitzako Valais kantoiko Zermatt herrian
ospatu zen. Matterhorn mendiaren magaletako Ultraks-en bigarren edizioan, euskal
korrikalariek bikain errenditu zuten 46 kilometrotako lasterketan. Bertan, Hassan eta Leirek
podiuma oso gertu izan zuten, 4. eta 6. sailkatu baitziren hurrenez hurren eta podiuma zapaldu
zuena Aritz izan zen, 3. sailkatuaz.
Udazkenarekin batera, denboraldi amaiera iritsi zen Italiko Lago di Garda lakuan, Limone sul
Garda herrian hain zuzen ere. Kopako azken lasterketan, aurreko urteko emaitzak hobetu edo
berdintzeko asmotan abiatu zen taldea. Zoritxarrez, Hassan ibilbidetik aldendu eta lasterketa
amaieran lortutako 8. postuari uko egin zion, bidea laburtu baitzuen. Leire eta Aritzek lehen 10
korrikalarien artean sartzea lortu zuten, 6 eta 9. sailkaturik eta Uxoa 14. helmugaratu zen.
Hainbat korrikalariren lesio edo gorabeherak izan direla eta, ez da urte erraza izan taldearentzat.
Hala eta guztiz ere, korrikalarien adore eta indarrari esker munduko kopan euskal taldeak 3.
talde onena izatea lortu du eta munduko rankinean Aritz, Hassan eta Leire esaterako lehen 11
korrikalarien artean sailkatuak izan dira.
Eskerrik asko Ternua, Skoda-Menabi, Maxim, Ibaimendi eta Lorpen-i, beraien babesa
ezinbestekoa baita taldearen jardunerako.
Bestetik, eskerrak baita Euskal Selekzioa modu baten edo bestean laguntzen duzuen guztioi.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather