BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendiko lasterketak

Neska bizkaitarrak bikain mendi lasterketetan

Aurrerapauso nabaria 2014ko denboraldian.
/

2013. urtean neska gipuzkoarrak izan genituen protagonista nagusi Euskal Herriko mendi lasterketetan. Leire Agirrezabala, Maite Maiora, Uxue Fraile eta Uxoa Irigoienen izenak askotan entzuten genituen lasterketa amaieratan, eta emandako jauzia ikaragarria izan zen. Aurtengoan ere, emaitza bikainak lortu dituzte berriro, eta haien maila agerian gelditu da. Hala ere, aurtengo sorpresa eta emaitza bikainak neska bizkaitarrek eskaini dizkigute. Inork edo gutxik ezagutzen genituen izenak bistaratu dira, eta datorren urteetarako jarraipena izango dutenaren esperantza hor dago. Izenen artean, Sandra Sevillano, Zuriñe Frutos, Montse Vazquez, eta Silvia Triguerosen denboraldia. Lehenengo hirurak Euskal Kopako lau lehen postuetan izan ditugu, eta Sandrak gainera bost lasterketatatik hiru irabazi ditu (Lakuntza, Goierri eta Olazti). Irabazi ez dituen lasterketetan, berriz, onenekin lehian ibili da. Garaipen horiek Euskal Selekzioko ateak ireki ote dizkiote?
Silvia Triguerosen denboraldia ere bikaina izan da. 2013a ona izan bazen (UTMBan 5. postu handia), zer esan 2014ari buruz. Amaitu dituen hamar lasterketetatik, zortzi garaipen eta bigarren postu bat lortu ditu. Aipatu gabe ezin utzi Les Fonts, Citadelles, CSP 115 edota Hiru Handiak, Ehun Miliak eta Tenerible Blue Traileko garaipenak. Ziur 2015a ez dela okerragoa izango.
Izen horietaz gain, aipatu beharreko beste izen batzuk Leire Martinez, Eguzkiñe Intxaurbe eta Susana Vicente dira. Bizkaiko mendi lasterketen kopuruak gora egin duen heinean, nesken kantitatea ere gorantz joan da. Albiste ona da duda izpirik gabe.

Unai Ugartemendia

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather