BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

GAUR, BIHAR, ETZI...

/

2015-01-19 / Julen Urdaibai

Arakatu
Esploratu, hori…, kanpoan dagoena
Bilatu zer dagoen muino haren atzekaldean,
Zer ezkutatzen da zuhaitz haietan?
Zerk itxaroten nau ertz haren ostean?
Arriskatu ezezagunean,
Egunerokotasunetik urrundu, inprobisatu
Deserosotasunean sartu, desafia ezazu zeure burua egunero
Ez izan beldurrik,
Beldurra, zure sorbaldan jartzen den putrearen modukoa da
Ez begiratu erlojua, ausartu!
Gozatu besteek "eguraldi txarra" esaten dioten horrekin
Hotza, beroa, haizea, behelainoa… busti, zikindu!
Jauzi, korrika, barre, negar egin… eta noizean behin gelditu
Arnasa hartu, hori bakarrik, arnasa hartu…
Exijitu, ustiatu zure gorputza, sufritu
Baita erlajatu zaitez, jario, atsedena hartu baina mugituz…
Besarkatu zuhaitz bat, hartu lore bat, entzun txoriei,
Naturak eskeintzen dizuna mirestera gelditu,
Zure zentzumenek baimentzen dizutenarekin
Bizitzatik egiten dugun bidaia honen iragankortasunarekin,
Bihar bertan hilko bazina ere, zuhaitzak hortxe egongo baitira
Aitortu ez garela ezer… baina dena izan gaitezkeela
Arakatu zure barnean dagoena.

(Julen)

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather